lunes, 18 de noviembre de 2013

AUPA EKAITZ!!


Ekaitz Saralegi. Amezketar beteranoak 4 onenen artean sartzea lortu du, atzo Eibar-en Idoate 17an utzi eta gero. Faboritoa ez izan arren bere armak baliatuz, hau da, lana eta erremate zorrotzak, semifinaletara heltzea lortu du. Aimar Olaizola txapeldunarekin neurtu beharko du finalerako txartela. Zaila izango da baina ez ezinezkoa.

Aimar Olaizola eta Bengoetxea sailkatuak zeunden aurreko jardunalditik, beraz beste bi partiduetan zegoen gakoa. Batean, esan dugun bezala, Saralegi gailendu zen. Larunbateko partiduan Irujo eta Ezkurdia ziren nor baino nor. Huts eta tentsio askoko partidua. Irujok irabazi zuen tantu batez. Ez genuen oso seguru ikusi, behatzean duen minberak eragingo zion, hala ere oso urduri jokatu zuen. Hori bai, justu bada ere lau onenen artean dago beste behinez.

Gauzak onela daude: Saralegi= Olaizola II. Irabazlea finalera. Beste partidua Bengoetxea=Irujo izango da. Gauzak pil pilean. Klasiko handia izango al dugu??

No hay comentarios: