viernes, 29 de noviembre de 2013

ZALEGOAREN HUNKIMENA!!!


Aurreko astean, euriak eta hotzak protagonismoa lapurtu nahi zion Andoaingo Gaztetxean zeuden kontzertuei, hala ere, ez zuen bere nahia bete. Eguraldi txarrak erantzun magiko bat izan zuen musika ekitaldiengatik. 2 talde, 2 erakustaldi.


Gaztetxean sartu orduko sorpresa itzela hartu genuen. Mahaiak eta aulkiak jarri zituzten momentu intimistago bat bilatuz, eta kontzertuei halako xarma berezi bat gehitzeko asmoz. Asmatu egin zuten. Iluntasna eta ixiltasuna azkar puskatu zen, lehenengo protagonista taula gainera igo zenean.


Joseba Baleztena, musikalki Joseba B. Lenoir izan zen "telonero" papera egin zuen musikari bikaina. Bera-ko kitarjolea Sexty Sexers-en aritzen da, hala ere, bere bakarkako proiektuan bere ideia guztiak bilakatzen ditu. Rock instrumentala egiten duela esan genezake, baina ostiralean sorpresa itzela hartu nuen. Orkesta gizon moduan ibili zen, hau da, kitarraz gain batería ere jo zituelarik. Eta hori gutxi baliz bere "western" abestiez gain, ahots oso ona duela erakutsi zuen; eta ahots horiekin eta kitar erritmoekin jolasten ibili zen. Erritmo batzuk grabatzen zituen eta besteak jo, beraz ahots eta kitar soinu nahasketa perfektua ikusi eta entzuteko parada izan genuen Gaztetxera urbildu giñen guztiok.

Bertsio bat jo zuen (nahiz eta inork ez jakin zein taldetakoa izan) eta kontzertua amaitu bezain azkar, jendearen oihua iritsi zen. Joseba-k beste abesti bat jotzera bueltatu zen. Zalegoa ederki asko berotu zuen. Dirudienez hurrengo urterako bere lan berria izango dugu. Ostiralean ikusitakoa eta gero, lan handia izango delakoan nago.




Ez genuen asko itxaron hurrengo taldeaz gozatzeko. Miren Narbaiza (ahotsa, kitar akustiko) eta Ander Mujika (ahotsa, kitar elektrikoa); hau da, Napoka Iria-ren txanda iritsi zen. Ileak tente jartzerainoko musika aurkeztu zuten, rock lasaia eta emotiboa. Denok izan ginen Miren-en ahots goxoaren testigu, hori bai, Ander-ren ahotsa elkartzen zaionean magia sortzen da. Aurten diska berria atera dute (Arnasten ikasteko berriz), eta abesti horietan finkatu zuten kontzertua.

"Ibiltzeko gertu", "Nik Ere", edota "Izotzetan erre" bezalako kantuetan hunkitua ez sentitzea ezinezkoa dela esango nuke. Indarrez eta sentimenduz beteriko konposizioak entzun genituen bata bestearen atzetik. Bikoteak motibazio handiaz gain, zalegoarekin sortu zuen "feeling"-a goraipatu behar da. Handiak, oso!!

Hain izan zen handia saioa, mahai gainean zeuden 2 taldeetako diskak, di da batean saldu zirela, autografo eta guzti. Kalitatezko 2 kontzertu eta Andoaingo Gaztetxearen beste garaipen bat (talde hautaketan eta estiloan (akustiko gehiago egongo direla ematen du)).


Musikak hotza suntsitu zuen!!

No hay comentarios: