sábado, 7 de diciembre de 2013

BERRI-REN LEKZIOA!!!


Aurreko astean, musika ekitaldi berezi baten lekuko izan giñen. Hasiera batean Berri Txarrak taldeak Oialumen jo behar zuen kontzertuan egotea ezinezkoa zela zirudien arren (sarrerak agorturik zeuden); azken momentuan herritar jator baten gaixotasunak, kontzertuan egoteko aukera eman zidan. Baita joan ere. Birako azken kontzertuak dira, eta auskalo noiz diren bueltan berriz. Gainera gure herritik hain gertu egonda, derrigorrezkoa bezala zen zita hau, historikoa ziurrenik.

Kontzertu bikainak ikusi genituen, eta giroa txapela kentzeko modukoa; hori bai, aretoan egon zen soinua, nere ustez behintzat, ez zen oso egokia izan.


Oialumen sartu orduko, teloneroak martxan ziren. Martxan baino gehiago, bukatzen. Eratu gazteak jo ta su zebiltzan beraien rock dosia eskeintzen. Jendeak bazebilen (nahiz eta kanpoan melomano dexente egon), eta giroa ederki asko berotu ere. Hirukotea oso motibatua ikusi nuen, aukera polita bait da Berri Txarrak bezalako talde handi baten aurretik jotzea. Gainera, estiloz, Berri-ren influentziak nahiko garbi ikusi ziren. Bukatu orduko, zalegoaren txaloak jaso zituzten.



Luzea egin zitzaigun itxoitea. Pixkanaka jendea lekua hartu nahian, denak itsatsirik bezala giñen, mugitzea ezinezkoa balitz bezala. Bapatean hirukotea azaldu zen. Gorka (ahotsa, kitarra), David (baxua) eta Galder (bateria) garraxi eta txaloen artean taula gainera igo, eta kontzertuari hasiera eman zioten. "Gelaneuria" abestia izan zen lehenengo dosia, hori bai, Gorka-ren mikroa etzebilen. Hala ere, zalegoak abesteari ekin zion, inork ez zuen kontzertu hau galaraziko eta!!

Taldearen motibazioa eta kalitatea beste behin erakutsi zuten. Maixuak dira eta memoriz jotzen dute. Beraien diskografiari errepaso bat eman zioten. Himno ugari, besteak beste: Biziraun; Ez; Stereo; izena, izana, ezina; Bueltatzen; Paperezkoa; Iraila; Bisai Berriak; Min hau; isiltzen banaiz;........abesti guztiak gure ahotsez lagunduak izan ziren, hau da, Oialumen zegoen zalego guztiak eztarria urratu zuten abesti bakoitza abestuz.

Bira guztian egin duten bezala, "Oreka" mitikoaren erdialdean bertsio bat jo zuten. Kasu hontan, Yuksek-en "On a Train"; hori bai, taldearen estilora gerturatua. Komentatzeko beste momentu bat, Matxet (Jousilouli, Naizroxa,..) abeslaria azaldu zenean. Taldearekin, "Mundua begiratzeko leihoak" jo zuten. Epikoa!!

Hau dena gutxi balitz, David baxujoleak jende guztia belaunikoa jartzea lortu zuen. Azken abestia zen, eta gauzak ondo ateratzeko denak belauniko jarri, eta notak hasi orduko saltoka edo oihuka jarri gintuzten. "Ikasten" mitikoak oroitzapen handiak dakarzkit eta abestia kañeroa izaki, bukaera oso egokia iruditu zitzaidan.

Beste behin, Berri Txarrak-en partaide izan ginen, gau ezinobe batean. DJ-ak zeuden gero, baina ez ginen geratu. Hernanira abiatu ginen, Berri Txarrak-en abestiak tarareatzen genituen biratean. 

IKUSI ARTE!!!!

No hay comentarios: