martes, 31 de diciembre de 2013

BIZIRIK DAUDELA, OSTIAS!!!






Aurreko ostiralean kontzertu berezi baten lekuko izan giñan. Andoaingo Gaztetxea topera beteta, talde mitiko bat ikusteko asmoz. Talde hau Su Ta Gar izan zen. Aurten 25 urte bete dituzte, eta oraindik forma onean daudela argi geratu zen. Kontzertuak hasi baino lehen, ikaragarrizko hilarak; sarrera bila jende guztia. Gaztetxeak jende dexente biltzea lortu zuen.

23:00ak aldera gure protagonistak azaldu ziren: Aitor (ahotsa, kitarra), Xabi (kitarra), Igor (baxua) eta Galder (bateria). Dakizuen moduan, aurten diska berria atera dute, beraz "Bizirik Gaude" laneko abestiak entzuteko aukera bikaina suertatu zen (Txakurrak solte; Giza harresia; Bizirik Gaude; Nazkatu naiz; Zure baitan). Hori bai, abesti berriez gain, klasiko sorta ederra entzungai; beraien diskografiaren errepaso itzela izan zen, 2 orduko saio emotibo eta kañeroan.

Jainko hilen uhartean; Rotaflexa garraxika; Gau iluna amaitu da; Geroaren hazi heziak; Jainko hilen uhartean; Norbera bere ametsen jabe; Begira; Mari; David eta Goliath; Jo ta ke; Itxaropena; Nazka; Azkar zuregana,.....zalegoak kantak tarareatzen eta lepoak astintzen zituen bitartean, Su Ta Gar-eko kideak beraien maixutasuna erakutsi zuten. Kañeroak, jendearekin oso hurbilak, eta mobibazioa soberan zutela, zuzeneko perfektu bat osartu zuten. 2 abestitan beraien aurreko baxularia azaldu zen taldearekin jotzeko asmoz ("Mari" eta "Rotaflexa Garraxika" abestietan oker ez banago)

300 bat pertsona izango giñen, eta ez dut uste bat bera ere dezepzionaturik egongo zenik. Kontzertua amaitzean, irriparreak besterik ez ziren ikusten, talde mitiko baten zati garrantzitsu bat ginela sentiaraziz. Musikariekin argazkiak, solasaldiak, merchandising set-era bixita diskoak edo kamisetak erosteko,....SU TA GAR bizirik daude, jainkoari eskerrak!!!

No hay comentarios: