viernes, 3 de enero de 2014

MUSIKAK BIZIRIK DIRAU!!


Aurreko Larunbatean ekitaldi interesgarri batean izan giñen. Lasarteko Elebeltz-en sortutako kontzertuak oso ondo egon ziren, nahiz eta lokaleko soinua ez oso ona izan. Barrutik polita (dekorazio mordoa dauka, batez ere marrazkiak), sofa batzuk eskuinaldean, baita jan eta edateko leku aproposak. Gauza da, kontzertu erakargarriak zeudela, eta musika onaz gozatzeko eta leku berri bat ezagutzeko probestu genuela.

Sartu orduko, lehenengo taldea jadanik jotzen ari zen. Can`t Explain hirukotea zen. Dexente aldiz ikusiak dauzkagu Oriotar gazte hauek, eta egia esan, gustagarriak iruditzen zaizkigu. Rock-a jorratzen dute, hala ere, ez da rock klasikoa, erritmo aldaketa mordoak, inprobisazioarako tarteak,....Geroz eta hobeago jotzen dute eta gogoa daukagu hurrengo diskoetan ze eskeintzen diguten. Kontzertua, beraien lehen diskan oinarritu zen (Army-armak). Konturatzerako amaitu zen beraien saioa, hori bai, txalo zaparrada handi baten ostean.

Bigarren taldea ez nuen ezagutzen. Gabezia gazteak izan ziren taula gainera. Laukoteak metal estiloak uztartzen ditu. Soinu gogorrak, estribillo melodiakoak, erritmo raperoak,....nahasketa ugari, baina bereziki, oker ez banago, metal core edo new metal-aren arteko zerbait. System of a Down-en bertsio bat ere jo zuten. Oso motibatuak ikusi nituen eta jendea saltoka jartzea lortu zuten. Hauek ere afizioaren txaloak jaso zituzten.



Hirugarrenak, Yaw donostiarrak izan ziren. Urte hau oso ona izan da beraientzat. Disko oso ona atera dute (Malda), musikalki asko hobetu dute, eta geroz eta bortitzagoak dira taula gainean. Estilo propio bat ere lortu dutela esango nuke, nahiz Touché Amoré edota La Disputé bezalako taldeen filosofia lagun duten. Gainera hori gutxi balitz, beraien 100. kontzertua zen. Azken diskoan finkatu arren, abesti mitikoak ere entzun genituen, baita bertsio original bat ere (Anari-ren abesti bat zelakoan nago). Esan behar beraien bateria originala ez zegoela, hala ere ederki asko bete zuten bere hutsunea. "Dena/zena" edota "Kontraesana naiz" bezalako himnoekin 100000 kontzertu ere egingo dituzte. Handiak, oso!!


Cohen-en urtea ere ez da txarra izan. "Cancer Days" bezalako e-p puska bat atera eta biraz bira ibili dira. Urnietarrak saio kañero bat eman zuten. Beraien diskografiari errepaso zehatza eman zioten. "Sick!Sick!Sick! bortitzarekin hasi ziren, "Capgras Syndrome", "The tell tale heart", "Culture",.... Nahiz eta Ruben-en mikroak kalanbreak eman, taldeak ez zuen etsi, intentsitatea eta abiadura lagun. Aurreneko filak erotzear, abesten nahiz lepoak astintzen. Berri Txarrak, Refused edota Poison the Well bezalako taldeen influentziak nabariak dira, hala ere, hirukoteak bere filosofiari uko egin gabe, estatuko talde interesgarrienetarikoa bilakatu da, eta hori, tarte handi batean, bere zuzenekoari esker da. Suizar erloju onena bezala, taldeak perfekzioa erakusten du eszenatokian, musikari bakoitzak bere rol-a ederki beteaz.

Momentu kuriosoak ere izan ziren, baterijoleari tarta bat eman ziotenean (bere urteak ziren),  zalegoak "Zorionak zuri" errezitatzen zuen bitartean. Konturatu orduko amaitu zuten, bere abestiak gure burmuinan grabatu eta gero. Txalo zaparrada beroa Elebeltz-en!!!

Cohen-en kontzertua eta gero etxerantz abiatu ginen, musika kontzertu bikainak ikusi genituen sentsazioarekin. Hurrengo musika kronika arte!!

No hay comentarios: