lunes, 31 de marzo de 2014

2 LIGAXKAKO LEHEN PARTIDUAK



Bigarren ligaxkako lehenengo partidak jokatu dira. Larunbatean, Olaizola II-Aretxabaletak errez irabazi zieten Aritz Lasa (Irujo lesionatuaren tokia hartuz) eta Barriolari, 22-8ko emaitzaz. Goizuetako aurrelaria izan zen protagonista nagusia, jokoarekin jarraitzen du; eta emaitz hau eta gero faborito garbiak dira. Hala ere, oraindik 2 partida dauzkate.

Beste norgeiagokan Xala-Zubieta-k aurrera pauso galanta eman zuten, Urrutikoetxea-Beroiz 13 utzi eta gero. Xalak markatu zuen diferentzia, bere erremate eta joko frexkoa lagun zuela. Irabazi arren, Lekuineko aurrelariak kolpe gogor bat hartu zuen eta dudan dago bere parteartzea hurrengo partidurako.

Gauzak honela, hurrengo partiduak honela izango dira. Irabazleak beraien aurka eta galtzaileak beraien aurka. Hau da:

OLAIZOLA-ARETXABALETA= XALA-ZUBIETA
IRUJO-BARRIOLA= URRUTIKOETXEA-BEROIZ

No hay comentarios: