miércoles, 5 de marzo de 2014

SAILKAPENA BERO-BERO


Biñakako txapelketan, 11. jardunaldiak protagonista bat eduki zuen: Xabier Tolosa. 3 hilabete debuta egin zuenetik, Anoetar gazteak zur eta lur utzi ditu pilotazale guztiak. Ez egindako joko onagatik (hori sumatzen zen fitxatu zutenean), 18 urte izanda jokatzeko momentuan erakusten duen lasaitasunagatik baizik; beterano bat ematen du.

Hori dela eta, Aspeko agintariek aukera erraldoi bat eman zioten larunbatean. Irujo lagun zuela (Barriola eta Cecilio-ren lesioengatik), partidu handi bat jokatzea Olaizola II eta Aretxabaleta liderren aurka. Partida ezinobea jokatu zuen eta Iberokoaren laguntzarekin 15ean utzi zituzten arerioak. Zaila izango du momentu horiek ahaztea.

Beste partidetan, Adarragan errioxarrak pauso bat atzera eman zuten. 4 tantotan geratu ziren Berasaluze eta Albisuren aurka (hauek txapelketan mantentzea lortzen dute). Tolosan Ezkurdia-Zabaleta ia aukerarik gabe geratu dira, Xala eta Zubietaren aurrean kale egin eta gero. Azken hauek 6 garaipen dituzte era hirugarren dira. Atzokoan berriz, Urrutikoetxea-Beroiz izan ziren garaile tantu batengatik, gainera remontada harrigarri batean. Bengoetxea-Begino atzera pausa latza eman dute, hala ere aukerekin daude oraindik. Sailkapena bero bero dago. Hemen emaitzak, sailkapena eta hurrengo jardunaldia:


11 jardunaldia:

BENGOETXEA- BEGINO 21 URRUTIKOETXEA-BEROIZ 22
XALA-ZUBIETA 22 EZKURDIA-ZABALETA 15
OLAIZOLA II-ARETXABALETA 15 IRUJO-TOLOSA 22
TITIN-MERINO II 4 BERASALUZE-ALBISU 22

SAILKAPENA:

1- IRUJO BARRIOLA (9 GARAIPEN)
2- OLAIZOLA II-ARETXABALETA (8)
3- XALA-ZUBIETA (6)
4- URRUTIKOETXEA-BEROIZ (5)
5- TITIN-MERINO II (5)
6- BERASALUZE-ALBISU (4)
7- BENGOETXEA-ZABALA (4)
8- EZKURDIA-ZABALETA (3)

12 JARDUNALDIA:

XALA-ZUBIETA= BENGOETXEA-ZABALA
TITIN -MERINO II = IRUJO-BARRIOLA
OLAIZOLA II-ARETXABALETA = URRUTIKOETXEA-BEROIZ
BERASALUZE-ALBISU= EZKURDIA-ZABALETA

No hay comentarios: