domingo, 27 de abril de 2014

ZORIONAK JAKA ETA REZUSTA!!


Biñakako txapelketako finalaren zain gaudela eta, atzo Promozio mailako finala izan zen. Bertan Jaka-Rezusta bikote gipuzkoarrak irabazi zuen 22-4ko emaitzaz. Gorka eta Merino I errioxarrak ezinean ibili ziren neurketa guztian zehar. Rezusta-ren kolpeak hautsi zuen norgeiagoka. Final azkarra, espero baino kaxkarragoa. Labrit-en ez zen ikuskizun handirik ikusi, hala ere, tentsio handia sumatu zen armailetan nahiz kantxan. Jaka Lizartzarra eta Rezusta Bergararrarentzako lehen txapel garrantzitsua. Hori, urte bat baino gutxiago profesional bezala izanda. 

ZORIONAK BIEI!!

No hay comentarios: