viernes, 30 de mayo de 2014

Bonbereneako musika sorta!!!


Aurreko astean, ostiral gauean, Tolosako Bonberenean, kontzertu itzelak ikusi genituen. Iritsi orduko, normalean baina jende gehiago aurkitu genuen. Rockeatzeko gogoa sumatzen zen. Bonberenea topera betea, kontzertuak noiz hasiko zain!!

Bapatean lehenengo taldea taularatu zen. Ladislao laukotea talde berria izan arren, musikariak esperientziaz beteak daude eta hainbat taldeetan jo dute (Brigada Criminal, Eskoriatza, Heriotza, Captain Nemo,.....). Beraien diskoa aurkeztu zuten (Pantailak), Bonberenean grabatua.

Taldea hardcore eta punk estiloetan kokatu dezakegu. Abesti azkarrak, erritmo bizikoak, gorputza mugiarazten duten horietakoak. Kontzertu ona eman zuten eta giroa ondo berotu ere. Txalo zaparrada itzela eraman zuten, eta oraindik beste talde bat falta zen.....





Ladislao-ren arrakasta eta gero, Willis Drummond handien txanda izan zen. Leku aproposa bilatu eta gero (hainbeste jende egonda, nahiko zaila). Azkenaldian taldeak zeresan handia eman du. Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B.Lenoir) taldekide berria bait da. Horrek indar berriak eman dizkio Baionako taldeari. Abesti batzuetan 3 kitar entzuteko parada izan genuen. Beste abestietan Jurgi soilik abesterai ekin zion, "frontman" papera ederki beteaz.

Kontzertu oso ona izan zen, azkarra, intentsitate handikoa!! Boskote onetan ohikoa den motibazio eta karisma lehenengo abestitik sumatu eta disfrutatu genuen. Abesti sorta ederra jo zuten: "Ur gainean", "Ilegala", "Ez da izango", "Zenbat gramo", "Menperatzen dut", "A ala B", "Ate ttipia", "Tresna", "Berantegi",.....azkeneko diskaz aparte, aurreko lanetako klasikoak ere entzun genituen.

Aurreko kontzertutik jendea nahiko animaturik zegoen, eta Willis-en abestiek zoramenera eraman gintuen. Lepo mugimendu bortitzak, batzuek dantzan, askok abesten,....zalegoak dena eman zuen!! Joseba-ren papera aipatu behar ere. Taldean oso ongi kokatu da eta bere lanak zeresan handia duela esango nuke, bere kitar soloak zur eta lur utzi gintuen. Hori bai, ezin beste lau partaideak ahaztu!!!

Rock and roll gau magiko hontan, ezin ahaztu Neil Young-en bertsioaz. "Rockin on a free world" abestia tarareatzen egon zen Bonberenea osoa. Konturatzerako (oso azkar pasa zitzaigun saioa), kontzertua amaitu egin zen, eta beste behin garbi geratu da Willis Drummond taldeak festa eta zoramena ekartzen duela berekin. 

UP WILLIS DRUMMOND!!

No hay comentarios: