martes, 6 de mayo de 2014

TUTAN COME ON-en burrunba


Kontzertu hau Apirilak 27an gauzatu zen. Igande aspergarriei eraso asmoz, Goiz Argi tabernan (Hernani) kontzertu ugari antolatzen ari dira. Kasu hontan Tutan Come On Gasteiztarrak izan ziren taula gainean. Conde (kitarra/ahotsa) beterano bat dugu musika arloan. Vice Presidentes, Neubat edota Trumbo bezalako taldeetan izandakoa; kasu hontan Salterain (bateria/koroak) -en laguntzarekin. Bi-ko formatua osatzen dute, eta harrigarria da zer nolako musika bortitza lortzen duten 2 instrumenturekin. Tutan Come On taldeak bere lehen lana aurkeztu zuen (9 abesti), rock eta stoner pintzeladez beteriko abesti bortitzak, estribillo melodikoak atzean utzi gabe eta motibazio eta karismaz soberan daudela erakutsi zuten. 

Zalegoak gogo onez txalotu zituen "Tutan Come On", "Toro Sentado", "Knock Knock polizia",...bezalako himnoak. Hori gutxi balitz, 3 bertsio potente ere eskeini zituzten (Fu Manchu; Sharon Stoner eta Ramones-en abestiak). Ordu beteko saioa izan zen, oso ona, eta nola ez, oso motza egin zitzaiguna.

Kontzertua amaitu eta gero, diskoa erosi nuen (oso merke, 5 eurotan), eta erdi gorra atera arren, pozik bueltatu ginen etxera, kontzertu epiko bat ikusi eta sentitu genuen sentsazioarekin. Zeresan handia emango duen taldea izango da, dudarik gabe. UP TUTAN COME ON!!!