jueves, 26 de junio de 2014

BETIKO LELOAREN BETIKO LELOA


Ekainak 19, 2014. Egun oso handia izan zen. Sinestu ezinezko plan bat suertatu zitzaigun. Berri Txarrak Arrasaten jo behar zuen kontzerturako sarrerak eskeini zizkiguten, eta ezin ezetz esan!! Konpainia ezinobean, koadrila bat elkartu eta Arrasateruntz abiatu ginen. Seguraski Berri Txarrak gehien ikusi dudan taldea da, hala ere, ez naiz inoiz aspertzen bere zuzeneko bortitzetaz!!

Arrasateko gaztetxe politera hurbildu giñenerako, teloneroak (Ladislao, Tolosan ederki asko egon ziren) beren saioa bukatu zuten, eta Berri Txarrak-ek bazeramatzan pare bat abesti joak!! Urduritasun eta emozioz gainezka, leku apropos bat bilatu genuen, eta gaztetxea jende gainezka egonagatik, asko disfrutatu genuen, jarraitzaile sutsu bezala, abestien letrak tarareatuz.






20. urteurrena ospatzen dabiltza eta motibazioz gainezka zeudela nabaria zen. Zalegoak rock gogoz zegoen eta abestiz abesti, eguneroko arazo eta monotoniak alde batera uztea lortu genuen. Beraien diskografiari errepaso zehatza izan zen. "Payola"; "Ez dut nahi"; "Denak ez du balio"; "Albo-kalteak"; "Bueltatzen", "Biziraun" (gaztetxe guztia abesten, hunkigarria),....taldeak daukan kalidadea askotan nabarmendu dut, baita zuzenean daukaten konpenetrazioa. Galder (bateria) eta David (baxua, koroak)-ek eman dioten indarra eta handitasuna beste behin argi geratu zen. Beraien motibazioa eta jotzeko era ikusteak, oso harro sentiarazten digu. Zer esan Gorka Urbizu (ahotsa, kitarra)-ri buruz. Karismaz gainezka, eta zalegoarekiko harreman sendoa erakutsiz, lehenengo hitzetik, jarraitzaileak poltsikoratu zituen. 3 musikari hauek sentsazio asko transmititzeko gaitasuna daukate.

Kontzertuak izan zuen aipatzeko gauzarik. Oker ez banago, abesti berriren bat ere jo zuten (aurten diska berria; dagoeneko irrikitan). Thrice-en bertsio euskaratua (Errari); Mikel Laboaren "Liluraren kontra" (beste momentu handia), eta klasiko bihurtu den "Oreka" erdiko bertsioa. Kasu hontan MGMT-ren "Kids". Hori gutxi balitz "Ikasten" mitikoa, lehenengo diskoko "Tortura nonnahi" (hori oroitzapenak abesti honekin, maketan ere bait dago) eta kontzertua amaitzeko "Betiko leloaren betiko leloa". Ikaragarria!!!

Konturatzerako amaitu zuten, gaztetxe guztiaren txalo eta garraxien artean. Espero dezagun beste 20 urte ere gurekin egon ahal izatea. Aupa Berri, Lasarten ikusten gara!!


P.D: Argazkiak Iñigo Muñoz!!