viernes, 6 de junio de 2014

BUKOWSKIKO KONTZERTUAK!!!


Asteburu hontan badago zer entzun eta zer ikusi. Kontzertu arloan, bi ekitaldi aipatu nahi nituzke, biak Bukowski tabernan gauzatuko direnak. Alde batetik, bihar, 21:00ak aldera, Mursego, Eten eta kafeaetagalletak dj-a izango ditugu. Pentsatzen det Mursego eta Eten taldeak batera joko dutela (Bonberenean oraindela urte batzuk ala jo zuten behintzat). Kontzertu interesgarria iruditzen zait, dudarik gabe!!!



Igandean, 20:00ak aldera hardcore soinu bortitzak izango ditugu, sentimenduz beteak. Yaw taldeak etxean jotzen du, eta kasu hontan Hurricäde kataluniarrekin. Kontzertu itzela izango da, dudarik gabe.

Animatu zaitezte!!