domingo, 15 de junio de 2014

SURREALISMO APUR BAT BUKOWSKIN


Aurreko Larunbatean, hau da Ekainak 7an, Egiako Bukowski tabernara joan ginen. Bertan 2 talde oso interesgarrik jotzen zuten: Mursego eta Eten. Ez zen sekulako betekada izan, halere giro ezinobea sumatzen zen kontzertu hasieran. Aurretik ikusiak neuzkan 2 taldeak, baina nahiko aspaldi izan zen, Ama Say-ren azken kontzertuan alegia (Bonberenean). Hori dela eta gogo handiak geneuzkan saio honetan. Nere duda bakarra zen ea 2 taldeek batera joko zuten, edo bakoitzak bere saio pertsonalaz gozatzeko aukera izango zuen.

Kontzertua hasi orduko, instrumentuen zurrumbak suntsitu ninduen.....


Lehenengoak, Eten bikotea izan ziren. Talde desberdina, originala. Bateria eta kitarra. Biek abesten dute, eso hobeto esanda orru egin. Erritmo aldaketak, doinu gogorrak, surrealismo apur bat,....dena sartzen da Eten-en munduan. Hori bai, 2 instrumentuak elkartzen direnean, gure burmuinak beste dimentsio batean azaltzen da. Taldearen erritmo eskizofrenikoen eskuetan geratzen da gure gorputza. Kontzertua ti-tá batean amaitu zen. Azken txanpan, Maite (Mursego)-ren laguntza izan zuten Mikel Laboaren bertsio bat joaz. Bukaera ezinobea!!


Eten taldea deskribatzea zaila bada, zer esango Mursego-ri (Maite Arroitajauregi-ren taldea) buruz. Bere bioloncheloa lagun, erritmo diferenteak grabatu, estilo desberdinak uztartu eta bere ahotsa eta karisma ederki asko erakutsiaz, lehenengo minututik bereganatu gintuen. Bere azken diska aurkezten dabil, eta umore handiko kontzertuan, txalo eta irripare ugari atera zituen zalegoen artean. Abesti batzuetan Eten-eko kitarjolearen laguntza izan zuen organoan.

Abesti berriak onak izan arren, "Zuek zarete za" himnoak astindu gintuen, dakizuen moduan Za! talde kataluniarrari eskeinitatu abestia dela. Momentu oso ero eta handiak izan ziren kontzertuan. Adibidez "Eusnob" abesti borobila entzun eta dastatu genuenean. Euskal intlektualei kritika zorrotza, ironiaz betea. Hori gutxi balitz, Mari Trini abeslai Españararri ere homenaldi beroa eskeini zion Maitek abesti bat joaz.

Artista handia, originala, esaten den bezela indiferente uzten ez duen musikari horietakoa dugu Mursego. Zuzeneko desberdin baten bila bazabiltza, Mursego da zure taldea!!

No hay comentarios: