domingo, 6 de julio de 2014

BERRI, HATOR!!



Ekainak 28. Lasarteko San Pedro festaren barnean, kontzertu ikaragarri bat dago iragarrita: Berri Txarrak. Herriko plaza topera beteta, eta zaletuak kontzertua noiz hasiko desiatzen. Aste bat lehenago, Arrasaten ikusteko aukera itzela izan genuen, eta zerbait handia ikusiko genuela argi geneukan. 

00:00 aldera, 3 protagonistak eszenatokira igo eta ikuskizuna hasi zen. Zer esan Berri Txarrak taldeari buruz? Hainbat eta hainbatetan komentatuak, entzunak eta mirestuak; denok ezagutzen dugu beraien zuzenekoa. Beraien energia kutsakorra da, sentimendu eta sentsazio ugari transmititzeko gaia daukate eta teknikoki oso musikari handiak dira. Hirukotearen konpenetrazioa (Galder eta David-en indarra eta motibazioa; Gorka-ren karisma eta kalitatea) bistakoa da, beraien konposizioak barren barreneraino sartzen zaizkigu. Riff indartsuak, melodia itsaskorra eta munduari buruzko kritika sakonak eta zehatzak. Hori eta askoz gehiagok sortzen du Berri Txarrak-en mundua.

Kontzertua oso ona zela argi geratu da. Set list-a? Normalean Berri-ren zuzenekotan egoten ez diren abesti emotiboak entzun genituen: "Hil baino lehenago"; "Emazten faborek II"; "Tortuna nonnahi"; "Breyten", "Betiko leloaren betiko leloa",.....Ezaguna da, hirukoteak ez dituela beti abesti berdinak jotzen, kontzetuz kontzertu bariazio batzuk egiten dituzte. "Albo-kalteak"; "Izena, izana, ezina", "Bueltatzen", "Stereo"; "Isiltzen banaiz"; "Kezkak"; "Min hau"; "Denak ez du balio" eta "Oihu" klasikoak,....."Biziraun" abestia hunkigarria suertatu zen (zalego guztia abesten). Thrice-en bertsio euskaratua (Errari) ere entzun genuen eta Oreka erdian MGMT-ren Kids abestiak zaletu askoren harridura eta poza sortu zuen.

Dakizuenez, Berri Txarrak taldeak 20 urte bete ditu, eta urte hontan diska berri bat aterako dutela iragarri dute. Gogotsu ikusten zaio taldeari eta beste behin, bere zuzeneko bortitzaren testigu izan ginen. Beste 20 urterako izan dadila, aupa Berri Txarrak!!

No hay comentarios: