lunes, 18 de agosto de 2014

OIHUUU!!




Irudi hauek orain dela aste batekoak dira. Donostiako portuan (Donostiako piraten egitarauen artean), Berri Txarrak taldearen kontzertuan egon zen giroa harrigarria eta historikotzat hartu dezakegu (nik behintzat ez dut inoiz portua hain betea ikusi). Denok dakigu Berri-ren maila handia dela, eta ikuskizuna espero bezain ikaragarria suertatu zen (zalegoaren gogoa bezain handia).

Askotan komentaturiko taldea izan arren, artista hauen kontzertuak izan zuen bai, zer kontatu eta aipatzekorik. Saioak 2 ordu iraun zuen, eta hainbeste jenderen artean (enlataturik, sardinak bezala) disfrutatzea edota gorputza mugiaraztea ezinezkoa zirudien arren, Berri-ren konposizioen jabe, zaleak ez zuen salto, oihu edota abesteari uko egin. "Gelaneuria" abestiarekin hasi zuten jaia eta bere diskografia zabalaren errepaso zehatz bat eskeini zuten, afizioaren gozamenerako. Abesti zaharrak ("Tortuna nonahi"; "Ikasten" , "Betiko leloaren betiko leloa") nahiz berriak (aurten aterako den diskoaren abestia bat jo zuten: Etsia) entzun genituen. Baita bertsioak (Oreka-ren erdian MGMT-ren "Kids"; Bob Marley-ren "Redemption song", "Errari" (Thrice-ren abesti euskaratua), edota Donostian derrigorrez entzun beharreko Liluraren kontra (Mikel Laboa)); eta normalean Berri Txarrak-en kontzertuan entzuten diren himnoak ("Oihu"; "Maravillas", "Stereo", "Biziraun" (plaza guztia abesten); "Bueltatzen"; "jaio.musika.hil"; "Min hau"; "Albo-kalteak"; "izena, izana, ezina"; "Denak ez du balio" (Cobra taldeako abeslariaren laguntzarekin),........

Magikoa, epikoa, mundiala, emotiboa,.....adjetiboak ez dira amaitzen. Zaila da Berri-ren kontzertu bat hitzekin deskribatzea, hobe abestiak entzun eta sentitzea. Kontzertu bikaina Donostiakoa, milesker denagatik Gorka, Galder eta David!! Ez dadila haria eten!!

No hay comentarios: