domingo, 26 de octubre de 2014

A ZER NOLAKO EKITALDI PUSKA!!!


Urriak 17, Ostirala. Andoaingo Gaztetxean ekitaldi interesgarri nahiz magikoa bizitu zen. Bertan, 3 talde nor baino nor, beraien musikaz gure burmuinak aberasten. Jendeak ondo erantzun zuen, eta giro polita sortu zen gaztetxean. Normalean baino zale gehiago sumatu nituen. Giro ezinobea, talde gazte hauek entzuteko desiran. Azkenean, 23:00 aldera, musika ikuskizuna hasi zen.....



MKT Zarautztarrak izan ziren taularatzen lehenak. Post hardcore edota noise estiloen nahasketa zehatza egiten dute. Fer (bateria), Iosu (ahotsa eta kitarra) eta Iker (ahotsa eta baxua) oso motibaturik azaldu ziren. Abesti gordinak, kutsakorrak, gogorrak baina emotibidadez beterikoak,....musikaz gain, letrak ere garrantzi handia dauka taldean (kritika soziala; gaurko gizarteari buruz erreflexioara eramaten zaituena). "Leherketak Zeruan" azken diskan oinarritu zuten kontzertua, eta argi daukat egin zuten kontzertu puska eta gero, zalego gehiago poltsikoratu zituztela. Handiak, oso, MKT!!!




Madeleine Donostiarrak hartu zuten MKT-ren testigua. Askotan ikusiak, ez gara aspertzen beraien zuzenekotaz. Andoaingoa gainera, oso kontzertu berezia izan zen. Hurrengo 3-4 hilabetetan ez dute kontzerturik eskainiko (disko berriaren prestaketak, .......) eta gogotsu ziren Itzal (kitarra), Gartxot (kitarra), Jagoba (baxua) eta Benito (bateria). Gainera zuzenekoari indar gehiago gehituz, Bartol-ek irudiak proiektatu zituen (abesti bakoitzeko, irudi ezberdinak). Kontzertua, nola ez, magikoa suertatu zen. "Mugarri" diskoan oinarritu zuten saioa. "John Drama", "Tartalo", "Berlin",........"Belaunhezur" himnoa (Ez al gaude mugarrien menpean?) entzun genituen. Jendeak disfrutatu egin zuen, post-rock emankizun gogoangarri honetaz. Bueltau azkar, disko berriaz gozatzeko irrikitan bait gaude!!



Eta bukatzeko Sofa Zarautztarrak jo eta ke!! Hirukote gazte hau: Jonbe (kitarra), Kepa (baxua) eta Sesma (bateria), zur eta lur utzi zuen Andoainen bilduriko zalegoa. Beraien math-rock dantzagarria, kitar melodia kutsakorrez josiak, gorputza mugiaraztera bultzatzen zaitu. 7. kontzertua izan arren talde bezala, beterano batzuk bezala jotzen dute. Abesti borobilez gain, eszenatokian duten harrera nabarmenduko nuke. Oso motibaturik jotzen dute, eta zuzenean erakusten duten indar hori, zalegoan transmititzeko abilezia daukate. Lehenengo diska laister aterako dutelakoan, "ÑU" bezalako himno puska entzun genuen. Hori gutxi balitz, Deep Purple-en bertsio bat ere. Zeresan handia emango duen taldea; Mundialak!!!


Kontzeruak bukatu bezain pronto, "merchandising" postutara hurbildu zen jendea, kamixetak, diskoak,.. erosi asmoz. Elkarrizketa ugari, musika ona, eta giro ederrean igarotako ekitaldi borobila. Ez dadila azkena izan!!


P.D: Argazkiak Yuri Elizegik ateratakoak. Gehiago ikusteko

No hay comentarios: