jueves, 16 de octubre de 2014

KRISTON EKITALDI PUSKA!!


A zer nolako ekitaldia Larunbatekoa!! Bertan, noise-rock edota post-hardcore estiloetan murgitzen diren 3 talde izango ditugu. Kontzertuak Getariako gaztetxean izango dira, eta taldeak: Vaz, Borrokan eta Killerkume izango dira. Borrokan Bera-tarrak kultuzko taldea da, azken diska (Zuak) aurkezten dabiltza, eta zuzeneko harrigarria daukate (Andoaingo gaztetxean argi gertatu zen). Killerkume-k ere diska aurkezten du (Trautzer Blaster), noise gordina, pisutsua. Joxean eta Mikel, Loan edota Ximel bezalako taldeetatik datoz, eta zuzenean erakusten duten indarra beste mundu batekoa da. Vaz taldea aldiz, Hammerhead mitikoen errautsetatik datoz. Post hardcore, rock edota noise praktikatzen dute. Kalitate handiko taldea, zuzenean ikusi beharrekoak, alegia!!

Animatu, kriston ebentua izango da eta!!


VAZ



KILLERKUME



BORROKAN

https://www.youtube.com/watch?v=Spsvd0myx-4

No hay comentarios: