lunes, 13 de octubre de 2014

MKT + MADELEINE + SOFA Andoaingo Gaztetxean



Ostiral hontan, Urriak 17, Andoaingo gaztetxearekin tarte garrantzitsu bat pasa beharko zenuke. Bertan etorkizun handiko 3 talde egongo dira taula gainean. Mkt eta Sofa Zarauztarrak eta Madeleine Donostiarrak. Kontzertuak 22:30 aldera hasiko dira. Animatu, ez zara eta damutuko!!

MKT: Zarautzko hirukoteak rock-a eta post-hardcorea nahasten ditu. Zuzeneko bortitzak, garraxi hipnotikoak, emozioz beteriko sentsazioak , burrumba asezina. Dut edota Lisabö gustoko badituzu, MKT zure taldea da!! 2 disko dauzkate, zein baino zein hobeagoak.

MADELEINE: Donostiako laukoteak post-rock-a jorratzen du. Instrumentuek su hartzen dute eszenatokian, erritmo kutsakorrak sortuz. Toundra edota Explosions in the Sky bezalako taldeen influentziak hartuta, beste mundu paralelo batera eramango zaituen taldea. Bi disko dauzkate kaleratuta.

SOFA: Zarautzko hiru gazte hauek zalegoa hipnotizatua daukate. Zuzeneko gutxi daramatzate, halere beterano batzuk bezala jotzen dute. Math rock instrumentala, erritmo dantzagarriak, himno bihurtuak. 




MKT





MADELEINE





SOFA


https://www.youtube.com/watch?v=Ss2Ym8icuYI




No hay comentarios: