sábado, 11 de octubre de 2014

URTE ASKOTARAKO, MUSIKAZUZENEAN!!!


Irailak 27, 2014. Musikazuzenean webgunearen laugarren urteurrena ospatzeko ekitaldi ikusgarria antolatzen da Andoaingo Gaztetxean. Willis Drummond, Borrokan eta Tutan Come On taldeak izan ziren taula gainean. Izugarrizko giroa, jendea barra-barra, eta rockeatzeko gogo bizia sumatu zen Andoainen. Gure kontzertuzale historian, gogoan geratuko den eguna. Baina goazen pausoz pauso.....


Tutan Come On gasteiztarren kontzertua galdu genuen. Amorrazio handia eman zidan, baina iritsi giñanerako amaitu egin zuten. Hori bai, nire ezagunen iritziak entzunda, kontzertua ikusi banu bezala, sentitu nituen bikote hauen stoner eztandak. Beraien diskoko abesti kañeroak (Knock knock polizia; Toro sentado,....) entzuteko parada izan zuten eta bat baino gehiago, zur eta lur utzi zuten baien estilo potenteaz (dena umore onez betea) murgildurik. Amorrua ez ikusteagatik (Hernanin gozatu nuen aurrekoan beraiekin), baina baita poza ere, hain harrera ona izan zuelako zalegoan.


Bigarren taldea, Borrokan, askorentzat ezezagunak, badaramatzate urte piloa talde bezala (baita 3 disko ere). Noizbehinka elkartu eta birak egiten dituzten horietakoa, kultuzko taldea. Aurten, "Zuak" disko borobila atera eta gero, kontzertuetan murgildurik dabiltza eta Andoainen ez dugu errez ahaztuko. Rock gordina, post-hardcore, noise.... estiloen nahasketa egiten dute, maixutasun handiz, gainera. Zuzeneko paregabea iruditu zitzaidan, trantzean edukitzen zaituen musika, erritmo aldaketa hauskorrak, originaltasun nabaria,....etiketak eta adjetiboak motzak geratzen dira Bera-ko bost musikari hauk deskribatzeko. Beraien kontzertua, azkeneko diskoko abestiekin garatu zen ein handi batean. "Armigua"; "Noiz da Gero"; "Gorputz", edota "Landareak eta paretak" bezalako himnoak entzun genituen. Bistan zen, zalegoak ederki asko pasa zuela kontzertuan, eta geroko konbertsazioetan, batek baino gehiagorako, kontzertu emotiboena izan zela Borrokan-en ikuskizuna. Handiak, oso!!!



Kontzertuak amaitzeko, rock dosi zehatz bat baino gauza handiagorik ba al dago? eta zeintzuk dira hori egiteko aproposenak? Bai, hori da. Willis Drummond-en txanda izan zen, eta zer nolako bukaera ospakizun egun berezi honetarako!! Joseba Baleztena (kitarra) taldean asentatu denetik, formazioak taulapean indar handiagoa hartu du. 3 kitar, baxua eta bateria. Abesti batzutan Jurgi abeslaria frontman mitikoen papera beteaz, eszenatokiaren errege suertatzen da bere karisma lagun duela (abesti batean publikoaren gainean bukatu zuen). Normalean baino motibatuagoak ikusi nituen, eta zalegoa lehen abestitik trantzean egon zen , burua astinduz eta abestiak tarareatzen. Abesti gehienak azken diskoko (A ala B)-ak izan ziren: "Ilegala"; "Anai"; "Menperatzen dut"; "A ala b" (abesti hau entzuten dudanean Eddie Vedder-en taldeaz gogoratzen naiz); "Tresna"; "Ate ttipia"; "Berantegi",....

Abesti berriez gain, set-list-ean klasikoak diren "ez da izango" edota "nun daude?" himnoak entzun genituen. Esibizio paregabe hau, Neil Young handiaren "Rockin in a free world"-ekin amaitu zuten. Odola, izerdia, rock and rolla.

"Merchandising" postuan, diskoak eta kamixetak erosten genituen bitartean, Mikel SXTYSXRS izan genuen dj bezala. Gau oparoa, musika onaz eta konpainia hobeagoz beteak. Urte askotarako MUSIKAZUZEAN

No hay comentarios: