jueves, 27 de noviembre de 2014

KONTZERTUAK BARRA BARRA!!


Asteburu hontan badago zer ikusi eta gozatzerik. Kontzertu arloan ezin gara kexatu. Hemen ekitaldi interesgarri batzuk:

- Bihar Ostirala, Andoaingo Gaztetxean Kashbad eta Libe izango dira 22:30etatik aurrera.


Larunbatean Dabadaban, The Intelligence mitikoak eta Ryley Walker gaztea izango dira nor baino nor. Rock, surf, lo-fi, acustikoa,.....Kontzertu itzela zihurrenik!! 21:30etan hasiko da.



Egun berean, 22.30tan eta Andoaingo Gaztetxean, Niña Coyote eta Chica Tornado eta 25th Coming Fire taldeak. Rock and roll eta stoner gau beroa dudarik gabe. Tapoiak eraman!!


Hainbeste kaña entzun ondoren, zer hobeagoa igande lasai bat baino?? Andoaingo gaztetxean 19:00etatik aurrera Anari-ren konztertua izango da, Morau eta Bernardo-ren laguntzarekin. Momentu epiko baten testigu izango al gara??