miércoles, 10 de diciembre de 2014

Gaztetxeko kontzertuak!!


Aurtengo Gaztetxeko urtemugan izan da zer ikusi eta gozatu. Gu 3 kontzertutan izan gara, eta denetan jendeak ondo erantzun du. 15ean, Donostiatik bueltan, Kauta Andoaindarrak ikusi genituen. "Agerre" diskoa aurkeztu zuten, hori bai, abesti klasikoak ahaztu gabe. Afizioak disfrutatu egin zuen kontzertuaz.

28an, Libe eta Kashbad-ek jotzen zuten. Libe-ren kontzertua ona izan zan. Hasiera baten, Sorkun-ek abesten zuela zirudien, bien ahotsak antzekoak iruditu zitzaizkidan eta. Rock-a dosi zehatza, ahots ikaragarri batez nahastua. Kashbad-en kontzertuan jende ugari, hainbat eta hainbat urtetan jarraitzaile izandakoak. Diska berria aurkeztu zuten, eta kontzertu ona eskeini zuten, arazo tekniko ugari izan eta gero. Zuzenekoa ondo defendatu zuten eta azken abestietan (klasikoak entzun genituenean), eromena sortu zen gaztetxean.


30ean, egun euritsu eta triste batean, Gaztetxea bapo bete zen, 200 pertsonatik gora. Harrigarria igandea izateko!! Lehenengo Morau eta Beñardo izan ziren taulapean. Abesti akustikoak, umorez beteak. Aurreneko hilaretan jendea exerita, ambiente zoragarri bat sortuz. Kontzertua, The Smiths-en "there is a light that never goes"-en bertsioarekin amaitu zuten.

Anari-ren kontzertua  mundiala izan zen. Bere diskografiari errepasoa emanez, gaztetxean bildutako zalego guztiak hipnotizatu zituen. Taldeak ederki asko jotzen du, Mikel Abrego (bateria), Drake (baxua), Borja (kitarra) eta Inoren ero ni-ko Mariano teklatuetan, indar berezi bat ematen diote Anari-ren letra erreflesiboei. Argazkian ederki asko ikusten denez, momentu epiko bat bizitu zen gaztetxean. Anari-ren musikak, egun euritsu eta zakar bat argitzea lortu zuen.

Zorionak Andoaingo gaztetxeari, hurrengo urtean gehiago!!

No hay comentarios: