jueves, 18 de diciembre de 2014

Hastear da Biñakako Txapelketa!!


Astearte hontan, 20015eko Biñakako txapelketa aurkeztu zuten. Sorpresa moduan Zubieta atzelariak Asegarce-rekin jokatuko duela. Eta bestetik Retegi Bi eta Rezusta (oso merezita, egin duten urtea ikusi eta gero) txapelketan izango dira. Hori bai, biak elkarrekin jokatuko dute (ikusiko digu nola egiten duten, ematen du Aspe-k bikote bat sakrifikatu duela, besteak indartsuagoak izan nahian edo). Artola gazteak ere bere aukera izango du. Bigarren mailako 4 terdikoa irabazi eta gero, empresak aukera ederra eman dio. Albisurekin jokatuko du. Hauek dira bikoteak:

ASPE: IRUJO-BARRIOLA; XALA-MERINO II; EZKURDIA-ZABALETA; RETEGI BI-REZUSTA

ASEGARCE: OLAIZOLA II-BEROIZ; BENGOETXEA-ARETXABALETA; BERASALUZE-ZUBIETA; ARTOLA-ALBISU

Faboritoak, beti bezala Irujo-Barriola (azken txapeldunak) eta Olaizola II-Beroiz izango dira. Hala ere txapelketa luze hontan, edozer gerta liteke. Asteburu hontan hasiko da lehen jardunaldia:

1 JARDUNALDIA:

BENGOETXEA-ARETXABALETA= ARTOLA-ALBISU
BERASALUZE-ZUBIETA= OLAIZOLA II-BEROIZ
IRUJO-BARRIOLA= EZKURDIA-ZABALETA
XALA-MERINO= RETEGI BI-REZUSTA


Dakizuen moduan, eta dagoeneko klasiko bihurtua, txapelketako porra bat antolatuko degu. Apostu bakoitzeko 5 euro. Bakoitzaren ustetan, txapelketa irabaziko duen bikotearengan apostatu behar da. Apostuak Urtarrilak 7 arte. Zorte on!!

No hay comentarios: