miércoles, 7 de enero de 2015

AKUSTIKO GAUA EUSKALDUNAN!!



Pasa den Abenduak 28an, kriston ekitaldia ikusteko aukera izan genuen. Zarautzko Euskalduna tabernan, 2 saio akustiko ikusi genituen. Lasai lasai gerturatu ginen gelara eta eserlekuetan egokitu ondoren, lehen taldea azaldu zen taulagainera.


Teloneroak Occhi di Farfalla izan ziren. Izena atzerritarra eduki arren, bikote hau Zarautzkoa da. Miren Aranguren eta Hodei Esteban-ek osatzen dute. 4 abesti jo zituzten. Abesti horietatik 2 bertsio (Kashbad eta Kuraia-renak oker ez banago). Oso saio interesgarria iruditu zitzaidan. Hodei-ren kitar errtimoak Wovenhand edota Scott Kelly-ren arima gogoratu zidan. Kitar soinu horiek Miren-en ahots eztiarekin nahastua, hipnotizaturik ez egotea imposiblea izan zen. Motza baino emotiboa 2 musikari hauen emanaldia. Eta oraindik plater handia falta zen!!!



Oldseed Kanadan jaio eta Alemanian bizi den musikari aparta da. Bere bizitza musikaren inguruan markatzen du. Disko ugari dauzka eta oraindik nahiko ezezaguna da (nik egia esan kontzertu hau baino egun batzuk lehenago deskubritu nuen). Eszenatokira igo, ardoz beteriko edalontzi bat eta kitarra lagun zuela, kriston emanaldia eman zuen. Zaila da transmititutakoa hitzetan adierazi edo deskribatzea, baino bere abesti xuabeak (ahotsaren tonoak nahiz erritmoak maixutasunez aldatzen zituen) oso harrera ona izan zuen. Jendearekin erlazio oso ona eduki zuen, bromak eginez abestien bukaeran. Azkeneko 3 diskoak tartekatu zituen, nahi eta azkenekoa (Reveal) presentatzen ibili. Kontzertua bukatua zirudienean, zalegoak izugarrizko txalo zaparrada eta animoak (beste bat, beste bat!!!) eskeini zizkion. Hori dela eta beste abesti bat jo zuen, kontzertuari urrezko amaiera emanez. Jatorra, karismatikoa, emotiboa, izugarria. Bon Iver edota Ben Howard bezalako musikariak gustoko badituzu, Oldseed-ek ez zaitu dezepzionatuko.

Mertxandising postuan, binilo ugari saldu zituen. Ez zait harritzen, erakutsitako maixutasunaren ondoren. Ea laister gurean den berriro. Beste bat arte Oldseed!!!

No hay comentarios: