viernes, 16 de enero de 2015

BERRI-REN XAKE MATE KULTURALA!!


Aste bat pasa da jadanik Berri Txarrak-en kontzertutik, eta oraindik zuzenekoaren oihartzunak datorzkit burura. 3-4 aldiz bakarrik entzunda neukan azken lana (Denbora da poligrafo bakarra), baina nahikoa kalitatezko 20 abestiez osatua dagoela jakiteko. Beraz, disko hirukoitz (20 urteak ospatuz) hau (stoner + pop+punk deskriba genezake gutxigorabera, taldearen esentzia galdu gabe) memoriaz jakin gabe joan nintzen Intxaurrondo aldera. Lanetik atera eta iristerako, teloneroak bukatu egin zuten beren zuzenekoa. Pena izan zen, zeren Altxatu gazteak ikusteko gogoa neukan. Generazio desberdin bat punk kantuak eskeintzen!! Zuzenean ikusi zutenei galdetu ostean, oso ondo egon zirela zihurtatu zidaten. Beste batean izan beharko.

Aretora sartu eta dena topera betea zegoen (gogoratu sarrera guztiak saldu zirela, 4 egun jarraietan). Ezker aldean kokatu ginen. Hasiera batean nahiko haserre leku ona ez zelakoan, baino 2 orduko saioa ederki asko disfrutatu nuen nere tokitik. Bitartean, erdialdean, melomano sobredosia zegoen, zalegoa arnasteko ere arazoekin, musikaz gozatzeko irrikitan.

Bapatean, Gorka, David eta Galder azaldu ziren, azken diskoko diseinua eszenatoki bezala, eta abestia hauek entzun genituen bata bestearen atzetik. "Lanbroan" eta "Ordaina" entzun eta gero, bazirudien diskoko orden berdina jarraituko zutela. Baina ez, diskoko abestiak tartekatu zituen, hau da, soinu kañero eta gogorrak, abesti lasaiago eta dantzagarriagoekin. Erabaki zentzudunena iruditu zitzaidan, erritmoak ez zuelako geldiunerik izan. "Bigarren itzala", "Armak", "Etsia", "Aditu bihurtuak", "26 segundutan", "xake mate kultural bat" (a zer nolako himno puska), "Alegia", "Poligrafo bakarra",......eta gehien emozionatu zidaten "Bigarren eskuko amets" eta "Lemak, aingurak", dagoeneko klasiko bihurtuak.

Jarraitzaileak oso ondo erantzun zuen Berri-ren lehen zatiari. Abesti berriak harrera ezinobea izan zuten zuzenekoan ere, alegia, jendeak tarareatu egin zituen abesti guztiak. Azken diskoari errepaso bat eman ondoren, azken txanpa klasikoago bat eman zuten. Hau da, aurreko diskoko hainbat perla. Konturatzerako, urte dexenteko gogorapenak etorri zitzaizkigun "Ikasten", edota "betiko leloaren betiko leloa" entzutean. "Jaio.musika.hil", "Libre",......"Oreka" abestian ez zuten bertsiorik egin abesti erdian, baina Donostian izanda, nola ez, Mikel Laboari egindako omenaldi beroa. "Liluraren kontra" entzuteko parada izan genuen, jarraitzaileak emozioari uko egin gabe disfrutatzen. Kontzertuaren amaiera "Denak ez du balio" temazoarekin, amaiera polita, 2 orduko maixutasunaren ondoren.

Kontzertu frexkoa, originala, detallez beteriko ikuskizuna. Oso handia bizitakoa. Orain, aste bat eta gero, entzunaldien ostean, disko berria geroz eta gehiago gustatzen zait.

Gogoratu, denbora dela poligrafo bakarra!!

No hay comentarios: