domingo, 11 de enero de 2015

MILESKER KASHBAD


Urtarrilak 2, larunbata. Urteko lehen kontzertua ikusten dugu Bonberenean (Tolosa). Bertan, Kashbad mitikoen agurra izan zen. Aurreko urtean elkartu ziren berriro, disko bat atera (Arrakala) eta bira bat egin zuten. Tolosakoa azken kontzertua zen, beraz, aukera polita taldeari merezi duen omenaldia emateko. Bonberenea topera bete zen, eta kontzertu epiko bat bizitu genuen. 

Kasu hontan (eta dirudienez aurreko beste kontzertu batzutan), Txap egon zen bigarren kitarrista bezala. Oso gogotsu atera zen taldea, eta abestiz-abesti sortutako indarrak eragina izan zuen zalegoan. Abestiek eta musikarien karismak (batez ere Sorkun jainkosa), hipnotizatu egin gintuen. Lehenengo hilarak eromenak jota, dantzan jo eta ke, eta afizio guztiak abestiak tarareatzeari ekin zion. Giro ezinobea sortu zen Bonberenean.

Azken diska hain frexko izanik, zuzenekoan ia abesti guztiak ( edo denak) entzun genituen: "Arrakala"; "Okila", "Hortaz gu", "Nor gehiago", "Zuen eskaparateetan",....hori bai, abesti klasikoek ere izan zuten bere tartea. "Makinak", "Oinutsik bete",...bezalako himnoek emozioa sortu zuten jarraitzaileetan.



Egun magikoa, berezia, Bonberenean bizitakoa. Kashbad handien agurra, lagun eta ezagunez beterik. Milesker zuen musikagatik!!

No hay comentarios: