domingo, 15 de marzo de 2015

MAIKA HONDARRIBIN



Jakina da Maika Makovski artistarengan daukadan admirazioa. Bere kalitatezko diskoei, zuzeneko bortitza gehitu behar zaie, txundituta uzten zaituen musikaria. Artista hutsa. Bere ahotsa, karisma eta alaitasunak asko transmititzen du. Horregatik biran dagoenean, gertu jotzea desiratzen dut. 2 aldiz ikusi ditut, baina aspertzen ez zaituen artista da. Kasu hontan, larunbatean Bilbon jo zuen Izaro Andres-ekin (beste harribitxi bat) telonero bezala eta bihar, astelehena, Hondarribiko Psilocybenean joko du. Atsaldez nagoenez ezingo dut joan, eta pena ematen dit, lehenengo aldiz ikusi nuenean Hondarribiko areto mitiko honetan ikusi bait nuen. Hori bai, ni ez joan arren, musika maite duen oro gerturatu daiteke kontzertu honetara. Ezagutzen ez duenak bere artista kuttunenen artean hartuko bait du Maika kontzertua eta gero.

Kontzertuak 20:30tan, 7 euroren truk.