lunes, 27 de abril de 2015

TXAPELKETA AMAITU DA



Atzo jokatu zen Biñakako Txapelketako Finala, lehen mailan. Bengoetxea-Untoria izan ziren garaile 22-7, joko harrigarri bat jokatu eta gero. Berasaluze-Zubieta-k ezin izan zuten ezer egin. Zubieta-k ez badu dominatzen, bikote honek indar asko galtzen du. Pablo saiatu zen, baino urdinek erabat dominatu zuten neurketa. Untoria gaztea oso serio, eramateaz gain jotzen, eta Bengoetxea momentu onenean dagoen pilotaria dela beste behin erakutsi zuen. Beraz, ti-ta batean irabazi zuten, eta beraien lehen biñakakoa da. Zorionak, beraz!!


Bestalde, Larunbatean jokatu zen Bigarren mailako finala. Bertan, Jaka-Tolosa gipuzkoarrak izan ziren nagusi (22-17), partidu gogor baten ostean. Jaka-rentzat bigarren txapela da jarraian, aurreko urtean Rezusta-rekin lortu zuen. Oso txapelketa polita egin dute gipuzkoarrak, eta merezimendu handiz iritsi dira gailurrera. Zorionak bikote!!

P.D: Porra irabazleek laister izango dute merezitako dirua

No hay comentarios: