viernes, 8 de mayo de 2015

ROCK-A BIZIRIK DIRAU



Astebete pasa da jada, baina kontzertu hauen oihartzunak oraindik geure burmuinean diraute. Santakrutz festaren barnean, klasiko bihurtu den rock ekitaldia burutzen da. Aurten ere, izan dugu nola gozatu. 3 talde indartsu, beraien estiloak defendatzen. Jende ugari ez egon arren, ambiente egokia sortu zen. Rock gosea nabari zen Andoainen. 23:00etatik aurrera, festa hasi zen....


Lehenengo taldea, Osso bikotea izan zen. Serge (Eraso!) kitarra eta ahotsean, eta Lekter (Cobra, Kokein), bateri eta ahotsetan. Beraien diskoa (Paraxuta) aurkezten dabiltza, eta ondo probestu zuten aukera. Zalegoa zur eta lur utzi zuten beraien rock-stoner zurrunbiloarekin. 2 ahotsak ondo nahasten dira eta abesti azkarrak, potenteak eskeintzen dizkigute. Hori zuzenean, dimentsio handiago batean murgiltzen zaitu, lepoa mugiarazten ero baten moduan. "Non Zinen?", "Hiltzen bagaituzte hobe", "Miss Caffeine", "Paraxuta",.....bezalako himnoak entzuteko parada izan genuen. Tentsioa, indarra eta karisma soberan duen taldea. Oso handiak, Osso!!


Txoznetan pixkanaka giro handiagoa sumatzen da. Bigarren taldea, The Riff Truckers, askorentzat inkognita bat, azaldu zen taula gainera. Izen horrekin eta beraien estilo eta itxurarekin, estatu batuetako blues talde baten aurrean geundela ematen zuen. Baina ez!! The Riff Truckers boskotea, Gernikakoa da, eta atzerriko edozein talde ezagunagoren inbidia izan liteke. Zuzenean ikusitakoaren ondoren, garbi geratu zen rock eta blues-a nahasten maixuak direla, eta zalegoa motibatzeko ez daukatela arazo handirik; ein handi batean, beraien "frontman" karismatikoaren izaeragatik. Oso kontzertu oparoa, klase handikoa. Abestiak maixutasunez eskeiniak. Kontzertu hau eta gero, jarraitzaile sutsu gehiago lortu dituzte, eta ez da gutxiagorako, ikusi eta entzundakoa ikaragarria izan bait zen. The Riff Truckers rules!!


Eta bukatzeko, dinamitaz beterik, Estricalla handiak. Lehenengo segundutik kaña ematen. Rock, punk, hardcore,....beraien kokteleran musika zuzena eta kañeroa sortzen da. Abesti azkarrak, kritikoak, eta mugiaraztera behartzen zaituenak. Fer (Kuraia, El Corazón del Sapo)-en gidaritzapean, taldeak izugarrizko exibizioa eskeini zigun. Momentu bat bera ere gelditu gabe, diskografiari errepaso zehatza eman zioten. Beraien "frontman" den Fer-en jarrera ere komentatzekoa da. Karismaz eta indarrez betea, taldearen pisua hartzen du eta motibazio handiz, jarraitzaileak saltoka ipintzen ditu. Zaila, beraien musika eta transmititzen dutena hitzetan deskribatzea. Horretarako hobe artista hauen zuzeneko batera joatea. Hitzak soberan daude, beraien kitar erritmoek hipnotizatuko zaituzte. Laburbiltzeko, kaña dosi ikaragarri bat berriro festen erritmoa errekuperatzeko. Handiak, Estricalla!!

No hay comentarios: