viernes, 22 de mayo de 2015

ZORAMENA ANDOAINGO GAZTETXEAN!!


Aurreko astean kontzertu bikainak ikusteko parada izan genuen. Andoaingo Gaztetxea post-hardcore eta noise estiloez bete zen, zalegoen zorionerako. "Underground" kutsuko 3 talde interesgarri, nor baino nor taulapean. Ez zen jende asko animatu kontzertuetara, hala ere, giro polita sortu zen.


Lehenengo taldea Eten bikotea izan zen. Igor (kitarra, ahotsa) eta Unai (Bateria, ahotsa)-ren rock, noise, esperimentazio sesioak zur eta lur utzi zituen bat baino gehiago. Ez dute estilo errex bat egiten, baino bere mundu pertsonalean sartu ezkero, beraien surrealismoak hipnotizatu egiten zaitu. Erritmo aldaketak, garraxiak melodiarekin tartekatuz, formula gabeako abestiak,....Eten-en mundua deskribatzea oso zaila da. Umore onez ekin zioten kontzertuari eta momentuoro jarraitzaileak motibatzen saiatu ziren. Musikak ez du esplikaziorik behar, sentitu egin behar da. Handiak Eten!!


Bigarrenak, Diana Lagarto bilbotarrak. 5000rpm edota Neila-n ibilitakoak, laukote honek rock, post-hardcore edota noise-a tartekatzen ditu. Aurreneko lana aurkeztu zuten. Intentsitatea, gogoa eta motibazioa lagun, beraien deskargak harrera ona izan zuen. Ez zuten oso soinu ona eduki, hala ere, kontzertua aurrera atera zuten profesionaltasun handiz. Motza izan zen ordea, konturatzerako amaitu zen beraien zurrunba. Txaloak, oihuak, abesti gehiago espero genituen, baina zoritxarrez taldeak ez zuen gehiago jo. Dagoeneko motibaturik ginen eta talde bat gehiago gelditzen zitzaigun....


Irungo hirukote bortitza batek Gaztetxeko estrukturak kili-kolo utzi zituen. Indarra, distortsioa, erritmo kutsakorrak,...Sacco-ren zuzenekoak birrindu egin gintuen. Lisabö edota Küm jotako musikariak, post-hardcore, noise,...Lisabö-ren arima somatu genuen, baita Unsane, Shellac...bezalako erraldoienak ere. Aurreneko diskoa aurkeztu zuten eta motibazio handiz, indarra eta emozioa transmititzeko gai izan ziren. Zalegoak disfrutatu egin zuen, eta bide batez, lepoa mugitzen eman zuen sesio guztia, Sacco-ren erritmoen menpe. Sentsazio bikainak eta ekitaldi bukaera ezinobea talde interesgarri honen eskutik. Andoainen, jarraitzaile gehiago lortu zituzten eta ez dira azkenak izango.

Beste behin kontzertu paregabeak Andoaingo Gaztetxean!!