jueves, 25 de junio de 2015

ITXI BEGIAK ETA SENTITU MUSIKA!!




Aurreko Ostegunean kriston kontzertua ikusteko parada izan gendun. Giranice Oriotarrak izan ziren protagonistak. Saioa, Donostiako Dabadaban izan zen. Bero izugarria kalean, eta eszenatokian jende asko egon ez arren, giro polita sortu zen.

19:15 ak inguru hasi zen kontzertua. Ia ordu beteko exibizioaren testigu izan giñen. Boskoteak bere azken lana aurketu zuen, "Ur" E-P-a; 2 abestiz osaturiko diskoa. Aurten 4 E-P aterako dituzte. Lehenengoa bezain ona baldin bada, lan borobil baten aurrean egongo gara.

Post-rock intrumentala, musika emotiboa sortzen du talde honek. Soinu banda onenen parean, melodiak hunkitu egiten zaitu, eta nola ez, bibolinaren toke pertsonalak, identitate handia ematen die. Normala da, Mono edota This Will Destroy You erraldoien parajeak gogoraraztea, halere, Giranice-k bere estilo propioa dauka. "Sub Rosa", "Rapid Heart Movement" edota "Banako zen" himnoak entzunda, beste mundu zoriontsu batera tranportatzeko gaia daukate. Irudian ikusten den bezala, atzeko irudiek beste puntu positibo bat gehitzen zioten. Momentu lasaietan laino argiak eta abesti zati gogorra zetorrenean, lainoak ilundu egiten ziren eurijasa baten hasieran bagiña bezala.

Hunkigarria, berezia, magikoa,...GIRANICE!!

No hay comentarios: