miércoles, 17 de junio de 2015

KONTZERTUAK BARRA BARRA!!





Aste hontan, nola ez, badago zer entzun eta ikusi. Azkena Rock eta San Juan festetako kontzertuez gain beste ekitaldi interesgarriak daude. 2 aipatuko ditugu. Ostegun hontan, 19:00tatik aurrera, Donostiako Dabadaban kontzertu zoragarria izango dugu. Bertan, Giranice Oriotarrak izango ditugu beraien azken diskoa (Ur) aurkezten. Maiatzatik dabiltza kontzertuak ematen, eta lan berriak aipamen oso positiboak izan ditu.




Bestaldetik, larunbat hontan Musikaren Eguna 2015 antolatuko da Donostian. Loiola kalean (Fnac-aren kanpoaldean), eszenatoki bat ipiniko da eta bertan kontzertu ugari izango dira. Goizetik hasita atsalderarte, Ghost Number & his Tipsy Gypsies; Frank; Joseba B. Lenoir; Niña Coyote eta Chico Tornado; eta LA M.O.D.A izango ditugu. Dohainik izango da egitaraua. Beste urtetan jende ugari bildu da kontzertuen inguruan.

Animatu!!

No hay comentarios: