lunes, 8 de junio de 2015

PARTIDA EARRA!!


Larunbatean jokatu zen Promozioko Manomanista finala, eta bertan Victor errioxarra izan zen nagusi 22-17 emaitzaz. Iker Irribarria-k esperantza handia sortu du pilotazaleengan. Indar handia du bi eskuetan, artista hutsa, eta hemendik gutxira haundi bat izango delakoan, jarraitzaile mordoa dauka dagoeneko ikuslegoan. 3 hilabete daramatza profesional bezala eta dagoeneko final bat jokatu du, galdu arren sentsazio onak utzi zituen, gutxitan ikusten den kalitatea dauka mutil honek. Victor denbora gehiago darama profesional modura, eta aurrelari erasokorra da, hori bai, eskuinarekin bixi ematen dio, nerbio handia dauka. Honek ere, laister estelarrak joka ditzake, nahiz eta Asegarce-n konpetentzia handia izan (Pablito, Olaizola, Bengoetxea, Idoate, Artola, Urruti,....).

Partido oso ona izan zen, eta ederki gozatu zuten Beotibarren elkartutakoak. Etorkizun handiko pilotariak, laister onenen artean egongo direnak. Zorionak biei!!