viernes, 26 de junio de 2015

SAN JUANETAKO ZURRUNBA!!


 Aurreko Ostiralean San Juan festak hasi ziren Andoainen. Nola ez, kontzertu interesagarriak ikusteko aukera izan genuen. Plazara iristean, jende gutxi zegoela ikusi genuen. Lehen taldeak, Anger, zalego gutxientzat jo zuen. Arrasateko laukoteak kontzertu ona burutu zuen, heavy soinuak ahots melodiko batekin nahastuaz. Intentsitate eta gogo handia eskeini zuten, eta bide batez, ikusten geunden jendea berotu ere. Aupa Anger!!


Bigarren taldea, Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea izan ziren. Rock and roll sobredosia. Jende gehiago zegoen, baina ez espero nuena. Hala ere, rockero hauek ez dira edonola izutzen. "Monster", "Txaman" edota Jimi Hendrix eta Dut-en bertsioekin, zalegoa eromenera eraman zituen. Ikustekoa bateriaren kolpe sorta. Zuzeneko kañeroa eta hipnotikoa. Txalo sorta handi batekin agurtu genituen musikari handi hauek. 


Rock-a bukatu zen, baina Ingo al Deu? iritsi ziren festa pixka bat txukuntzera. Bere himno guztiei esker, plaza guztia dantzan jarri zuten, batez ere popero kuadrila. Eguna bukatzeko era borobila. Oroimenerako Beloki abeslariari eginiko "bolloa". Handiak, oso!!

No hay comentarios: