domingo, 16 de agosto de 2015

LORRATZAK TALDEAREN ERAKUSTALDIA!!



Abuztuak 13, Osteguna. Donostiako Aste Nagusiaren barnean, kontzertu interesgarri baten testigu izan giñen Trinitateko plazara hurbildu giñen guztiok. Lorratzak andoaindarrak ikusteko zortea izan genuen. Gogoak geneuzkan, hainbat kritika on entzun eta gero, zuzenean nola moldatuko ziren ikusteko. Lorratzak laukotea Rebeca, Garazi, Malen eta Maddi musikariez dago osatua. Maddi kanpoan dagoenez, Aitor Arruti (Ingo al deu?)-ren laguntza izan zuten "gizon-orkesta" moduan.

Trinitate plaza (jendez gainezka)-ra iritsi ginenerako taldeak hasia zuen ikuskizuna. Lekua hartu ondoren, harrituta geratu ginen, nonbait, 2 abeslarietako bat (Garazi) ezegoelako eszenatokian. Eztarriko minak erasanda, hala ere abesti batzutan igo zen bere taldekideekin batera.


Beraien "set-list"-a abesti propiak eta bertsioen nahasketa bat izan zen. "Bizihiltzen", "hamaika udaberri", "Pospoloa".... bezalako konposizioak; "Nothing else matters" (Metallica), "Hemen gaude" (Ken Zazpi), " edota "Marinelaren zai" (Sorotan Bele) bezalako himno hunkigarriekin tartekatu zituzten. Zalegoa lehenengo segundutik poltsikoratu ondoren, harri eta zur geratu ginen talde gazte honek erakutsi zuen habileziaz. Txalo zaparrada itzelak entzuten ziren abesti guztien bukaeran, eta saioa amaitutzat zirudienean, bueltatu eta beste 2 harribitxi entzun genituen. Latzen-en "Laztana" klasikoa eta "Haur baten lehen pausoak". Zoragarria benetan!!

Ikusi eta entzundakoan bizitu eta gero, argi dago Lorratzak taldeak momentu handiak emango dituztela. Gertutik segi beharko dugu beraien musika albiste eta kontzertu datak. Handiak, oso!!

Sinesten ez badidazu, joan zaitez beraien kontzertu batera, edo gozatu ezazu abesti hauetaz:





No hay comentarios: