jueves, 8 de octubre de 2015

DENAK EZ DU BALIO



Aurreko Igandean kontzertu epiko horietako baten testigu izan ginen. Bec-en zen hitzordua, eta hara urbildu ginen rock dosi emotiboz gozatzeko esperantzarekin. Izen handiko 3 talde nor baino nor. Jende ugari azaldu zen leku on bat bilatzeko esperantzarekin. Talde horitako bat Berri Txarrak izatea bazuan bere xarma. Hainbatetan desiotako kartela izan bait genuen (Berri eta Rise Against elkarrekin, eta gainera Refused bezalako talde mitikoarekin), eta bide batez, argi geratu zen Lekunberriko taldea ez diola atzerriko inongo formazioari ezer inbidiatzerik. Nabaria zen jendeartean zegoen ikusmiña. The show must go on!!


Bec-en erakutsi zuten, beste behin, zuzeneko animaliak direla. Motibazioaz gainezka (beraientzat egun berezia zen, hainbeste miresten duten bi taldeekin jotzeak asko suposatuko zien), eta afizioaren laguntzarekin, jo eta su hasi ziren. "Folklore", "Gure dekadentziaren onenean",...bezalako abestiekin ekin zioten kontzertuari. Lehenengo taldea izaki, denbora gutxien izan zuten beren dohaia erakusteko, eta pena bat izan zen, zeren nere ustez denbora gehiago (eta soinu hobeagoa) merezi izan zuten. Hala ere, listoia oso goian jarri zieten beste bi taldeei. "Oreka (erdialdean MGMT-ren Kids jo zutelarik), "Isiltzen banaiz", "Ordaina", "Hitzen oinarri ahula", "Bueltatzen", "Ez dut nahi", "Lemak, aingurak",....bitxikeri bezala, hainbat intro jo eta gero (Stereo, Harra,...), "Ikasten" mitikoarekin bukatu zuten abestia. Eta nola ez, hainbat eta hainbatek esperotako momentua: Denak ez du balio himnoa Rise Against-eko Tim Mcllrath-en laguntzarekin (momentu magikoa, dudarik gabe). Txalo eta argazki txaparradaren ostean "Oihu"-rekin amaitu zuten kontzertua, eta bide batez momentu hontan dagoen talde onenenetarikoa dela beste behin erakutsi zuten. Oso harro gaude, Berri Txarrak!!


Zeoze afaldu eta gero, bigarren taldea entzuteko garaia zen. Atzealdean kokatu ginen, eta han azaldu ziren Refused suediarrak. 90 hamarkadan izan den talde garrantzitsuenetako bat. Hardcore-ko soinua eta filosofia aldatu zuen taldea, eta hainbat formazio influentziatuko zituena. Hainbeste urte eta gero bueltatu egin ziren (eta Primavera Sound-en ere jo, oraindela urte pare bat oker ez banago). Aurten lan berria (Freedom) atera dute eta zuzenean zer nolako esperientzia izango zen galdetzen nion neure buruari.

Ba egia esan izugarrizko erakustaldia burutu zuten. Oraindik forman daude, eta beraien liderra den Dennis Lyxzen-en gidaritzapean (ikustekoak egindako dantza eta mugimenduak) jendea lehenengo abestitik poltsikoratu zuten. Abesti bortitzak, erritmo aldaketez beteak: "Electra", "Servants of death", "destroy the man", "Thought is blood",......Egia da, hiruetatik soinu hoberena izan zutela, baina gero jo egin behar da eta zure ahala erakutsi, eta hortan Refused karismatikoak soberan daude. "New Noise" himnoak areto guztia dantzan eta hipnotizaturik jarri zuen. "Townhauser/derivé" abestiarekin amaitu zuten kontzertu bikain hau. Azkar asko ahaztuko ez dugun erakustaldia. Jendea zur eta lur Refused handien menpe.



Zaila zeukan Rise Against-ek, aurreko bi taldeen erakustaldia berdintzeko. Eta egia esan, lehen abestitik sumatu genuen ez zutela beraien egunik onena izango. Ezker aldean ipini ginen, eta soinuak ez zigun konbentzitu. Tim-en ahotsa ez zen entzuten eta bazirudien aurreko hilaretako jendeari ez zitzaiola importa (abesten eta emozionaturik pasa zutelako beraien talde gogokoenaren kontzertu osoa). Beraz, lekuz aldatu genuen, ea abestiak hobeto entzuten ziren jabetzeko. Baina ez, soinu mahaiko arazoa dela edo abeslariaren arazoa izan, kontzertuak indar asko galdu zuen. Taldeak (5 izan ziren, Tim-en lesioak kitarra jotzea galerazten baizion eta beste kitarrista bat zegoen), dena eman zuen, hori ez dago ukatzerik. Ahalegindu ziren, baita himno haundiak entzun ere, ""The good left undone" "prayer of the refuge", "Ready to fall",....baina ez genuen kontzertuarekin konektatu,

Momentu magiko batean , Gorka azaldu zen Rise Against-eko kideekin abesteko asmoz. "Black Mash & gasoline" temazoan izan zen, baina 2 ahotsak ez ziren entzuten eta horrek pixkat desilusionatu zigun. Kuriositate moduan, soinu hoberena, Tim bakarrik gelditu zenean izan zen. Bertan, 2 balada jo zituen (Hero of the day eta Swing life away).

Taldekoak bueltatu zirenean soinuak berriro behera egin zuen, eta jarraitzaileen onespena jaso arren, aspertzerainoko momentua pasa genuen. Taldeak "Savior" abestiarekin amaitu zuen sesioa. Txaloak jaso zituzten, baina ez zidaten konbentzitu. Pena bat, mitikoa zen ekitaldi hau erdibidean gelditu izana.

Hala ere, handiak bizitako momentuak.
Jaio.musika.hil

No hay comentarios: