martes, 6 de octubre de 2015

MUSIKA ZUZENEAN FEST 2015


Musika Zuzenean, musika albiste eta ekitaldiei buruz hitzegiten digun webgunea da. Beraien agenda zabalari esker, inguruan dauzkagun zuzenekoen berri zehatza izaten dugu. Aurreko Ostiralean, web garrantzitsu honen omenezko festibala izan genuen Andoaingo Gaztetxean. 3 talde interesgarri, zaletuen zoramenerako. Ez zen gaztetxea bete, baina giro ederra sortu zen musikaz beteriko saio ikaragarrian.


Lehenengo taldea Perlak zarautztarrak izan ziren. Kitarjole (Oihane) aldaketa izan arren (orain Napoka Iria-ko Miren dago), taldeak ez du bere indarra galdu. Maite (kitarra, ahotsa), Patxi (baxua) eta Ilargi-k (bateria) osatzen dute formazioa. Lehen aldia zen zuzenean ikusten nituela eta oso inpresio ona eman zidaten. Post-punk edota indie estiloz beteriko abestiak entzun genituen. Erritmo ilunak baina dantzagarriak, teklatuaren xarmarekin nahastuak, oso kontzertu kañeroa eskeini zuten. Beraien musika kokteleran Joy Division, The Cure, The Pains of pure at heart,....bezalako taldeen influentziak sentitu daitezke, eta erritmo kutsakor hauek zuzenean beste maila bat lortzen dute. "Goazen", "Alai", "Ahaztu hasteko",....edota emakumeen mundu martxarako sortutako "Bandera moreak" abestiak entzun genituen. Oso kontzertu handia!!!


Bigarrenak, The Lookers hirukotea izan zen. Ziburutik datoz, eta jadanik hirugarren aldia ikusten nituela. Garage edota punk estiloz beteriko abesti kañero eta azkarrak jotzen dituzte. Nico (baxua, ahotsa), Mikel (kitarra, ahotsa) eta Charlie-k (bateria) osatzen dute taldea. Derrigorrezkoa da beraien soinuetan murgildurik, gorputza mugitzea. The Sonics, Ty Segall edota Black Lips bezalako taldeen nahasketa bat bezala identifikatu genezake. Baina The Lookers ez da musika bakarrik, aktitudea ere bada, eta zuzenean transmititzeko duten gaitasuna. Gaztetxeko lehen hilaretan jendea dantza sesioa ederra egin bait zuen. Abesti asko jo zituzten batere gelditu gabe. Punk arima daukate eta beste behin erakutsi zuten eszenatokiko animali batzuk direla, eta zalegoa beraien soinuen menpe egon giñen.


Eta bukatzeko, era ezinobe batean, Joseba B. Lenoir Gang. Hau da, Joseba Baleztena-ren (Sexty Sexers, Sumision City Blues) talde interesgarria. Bakarka hasi zen, gero Joseba B. Lenoir Duo (Felix Bluf-ekin) eta orain taldea handitu du Ander eta Miren kitarra eta ahotsetan (biak Napoka Iria taldekoak), aipaturiko Felix (Willis Drummond, Joseba Irazoki,..) eta Xan baxuan (Willis Drummond). A zer nolako talde puska!!

Joseba-k abesteaz gain, kitarrarekin duen maixutasuna beste behin erakutsi zuen. Rock, blues edota western musikaz beteriko saio ikusgarria osatu zuten. Karismatikoak, musikari ikaragarriak, afizioa ederki asko motibatu zuten. Abesti oso zirragarriak entzun genituen: "Izorra hadi", "Itsu eta biluzik", "Ez zaitut behar", "Eguzki berriaren lehen izpiak", "Erraietatik erran",.....ezinezkoa emozioa gordetzea, lepoak ederki asko astindu genituen beraien musikarekin hipnotizatuta. Hain gustora geunden, konturatzerako amaitu zutela beraien saioa. Handiak, oso!!

Honelako ekitaldiekin musikak eta kulturak irabazten du, horregatik da hain garrantzitsua Musikazuzenan bezalako proiektuei laguntza edo arreta ematea. Urte askotan gozatu dezagula webgune honi buruz egindako albiste, agenda eta ekitaldiez.

No hay comentarios: