jueves, 19 de noviembre de 2015

ANDOAINGO MUSIKA JARDUERA BORTITZA!!



Aurreko Larunbatean kriston kontzertuak ikusi genituen Andoaingo Gaztetxean. Bertan, 3 talde mitikok jo zuten (dirudienez hirurak batera kartel berean ez dira egon): Akauzazte, Inoren ero ni eta El desvan del macho. Jende dexente (ia denak kanpotarrak) azaldu zen, eta hori beste lekutan ekitaldi garrantzitsuak zeudela. Kontzertuek esperotako kalitatea bete zuten, eta egia esan, oso gustora ibili ginen post hardcore, noise edota postmetal erritmoetan murgilduta. Ederra musika gaua Andoainen bizitakoa!!


Taularatzen lehenengo taldea Inoren Ero Ni izan zen. Etxean jokatzen zuten eta ez zuten aukera desaprobetxatu. "Frontman" totalaren paperean (kontzertuko protagonista bilakatzen da eta), Okene-ren gidaritzapean laukoteak post-hardcore edota noise estiloak uztartuz, kontzertu borobila osatu zuten. "Dischord" zigiluan egondako taldeen usaina eta portaera, abeslari hiperaktibo bat kontzertua animatzen, eta 3 musikari (baxua, kitarra eta bateria) beraien hoberena ematen. Suizar erlojua baino konpaktoagoa eta zuzenagoa. Horrelakoa izan zen Inoren-en saioa. Kalitatea, indarra eta humore ona. Oraindik forman daudela ederki erakutsi ziguten, eta Okenek ondo esan bezala "The revolution will not be televised". Handiak!!


El desvan del Macho-ren tartea gero. Arrasateko hirukotea oso talde mitikoa da. Aurreko batean ikusi nituen lehen aldiz Tolosan Selam frantziarrekin, eta inpresio oso ona eman zidaten. Oraingo hontan ere kontzertu dotorea burutu zuten. Noise edota post-hardcore doinuen menpe, erritmo itogarrian, abestiak burmuinak apurtu zizkiguten. Ahotsa nahiko baxu entzuten zen, halere taldearen esentziak bete zuen egonaldia. Baxu estridentea, bateri kolpe lazgarriak, eta kitar joku galantak sortzen ditu El desvan del macho taldeak. Klasea eta originaltasuna.


Eta bukatzeko, era misteriotsu eta bortitzean...Akauzazte handiak. Azkoitiako boskote honen presentzia berak ere soberan betetzen du eszenatokia. Musika entzutean berriz, hipnosi sesio lazgarri batean bezala sentitzen gara, beraien erritmo, orru eta soinu boteretsuen menpe. Burmuinak disfrutatu egiten du, definitu ezin daitekeen estilo batean. Rock?Postmetal? esperimentazioa? noise?.....dena daukate dosi zehatzetan. Oberena beraien musikan murgildu eta disfrutatzea da. Etzazuaka diska aurkezten dabiltza (beste lan handi bat) eta Andoaingo Gaztetxearen arkitektura maldan behera jartzerainoko burrumba jarri zuten. Lehenengo hilaretan jendea disfrutatzen, lepoa nahiz hankak ez mugitzea ezinezkoa bait da. Konturatzerako (45 bat minutu oker ez banago), "ametsgaiztoa" amaitu zen, azkarregi nere iritziz. Euskal Herrian daukagun kultuzko talde handienetakoa (handiena ez bada), eta arrazoi lazgarri askogatik, jende askorentzako ezezagunak. 

Maixuak, Akauzazte!!

No hay comentarios: