lunes, 30 de noviembre de 2015

IGANDE HOTZ BAT, MUSIKAZ BEROTZEN!!


Azaroak 22, Igandea. Hotza eta iluntasuna kalean. Hala ere, musika entzuteko desioz, Azpeiti aldera joan giñen 4 melomano. Bertan, konzertu ikaragarriak ikusteko parada izan genuen. Kontzertuak Sanagustineko kulturgunean izan ziren. Leku zoragarria, mistikoa, itzela.

Jende dexente aretoan, zuzeneko bortitzak entzuteko gogoz. Eszenatokira igo zen lehen artista Ainara Legardon bilbotarra izan zen. Bera bakarrik, ahotsa eta kitarra lagun, sekulako rock sesioa eskeini zigun. "Every Minute", bere azken lana aurkeztu zuen eta egia esan zalegoa lur eta zur utzi zuen. Urte asko musika egiten ibili arren, ez da musikari ezagun bat (oraindik ez dut ulertzen Ainara bezalako artista puska batek nola ez duen merezi duen atentzioa). Kultuzko artista da alegia, eta distortsioarekin egiten duena maixulana da. Ahotsak ere kapa ezberdinak dauzka, xuabe abesten du, eta bapatean ahotsak transformazio bat egiten du, kitarrak bezala, eta bertan sortzen den musika lurrikara da. Shannon Wright bezalako artisten influentzia dauka, baina Ainarak mundu propio bat sortu du, eta guk mundu horren partaide izan nahi dugu, Handia, oso!!


Bigarrenak Anari izan ziren. Hauek ezagunagoak, azkenaldian jotzen duten leku guztietan jarraitzaile sendoak dauzkate animatzen, abesten edota dantzan. Anari taldeak Anari (ahotsa, kitarra) azkoitiarra, Drake (baxua), Borja (kitarra), Mariano (teklatuak) eta Mikel (bateria) osatzen dute. Intimoa, emotiboa, hotzikara sentitzea ezinezkoa da. Anariren ahotsa instrumentuekin nahastean, gorputzean dauzkagun sentimenduak biluzten dira. Azken diska aurkeztu zuten (Zure aurrekari penalak), nahiz eta klasiko handiak ere entzun genituen ("Efemerideak", "Distantzia", "Aingura hegodunak",....edota Bob Dylanen bertsio euskaratua, "Iparraldeko neska"). Lehen hilaretan jendeak abesti guztiak abestu, dantzatu eta sentitzen zituen, eta ez da harritzekoa, Anariren ahotsa nahiz hitzak hunkitzen gaituztelako, eta bere musikak sentimendu diferente asko transmititzen  ditu, poza eta tristura ildo berean egokituaz.

Azkeneko bi abestietan Ander (Napoka Iria) kitarjolea azaldu zen taldearekin jotzeko. Momentu epikoa, kontzertu handi bati amaiera emateko. Beste behin, Anari eta bere taldeak ikuskizun itzela eta emotiboa eskeini zigun. 

Oso handiak Azpeitian ikusiktako rock saioak!! Beste bat arte!!

No hay comentarios: