domingo, 1 de noviembre de 2015

OSKORRI, ZUEN MUSIKA BIZIRIK DIRAU!!



Aurreko Igandean, Urriak 25, musika zita oso garrantzitsu baten testigu izan giñen. 45 urteko ibilbide izugarri baten ostean Oskorri taldeak agur egiten dio bere musika jardunaldiari. Bira berezia izan da, Euskal Herriko hirburuetan joaz. Beraz, Donostiako Victoria Eugenian kontzertu emotibo bat ikusi eta entzun genuen.

Tentsioa eta urduritasuna nabaritzen zen gure baitan. Pertsonalki oso talde berezia izan da beti Oskorri, txikitatik entzun eta errespetatu dudana. Folk munduan talde oso garrantzitsu bat, eta euskal musikaren barnean, influentzia nabaria sortu duen formazioa. Natxo de Felipe, Antton Latxa eta Bixente Martinez dira taldearen mitikoak (45 urteetan zehar taldea gidatu dute), eta hainbat eta hainbat musikari pasa dira Oskorri-ren mundutik.

Aretoa topera bete zen eta txalo eta oihuak izan ziren nagusi abesti guztietan zehar. 2 orduko saio emotiboa. Ezinezkoa izan zen entzundako himnoak ez tarareatzea. Klasiko handiak jo zituzten, zuzenean zalegoa hunkitzea izan zen beraien helburua, eta bide batez hainbat urteetan entzundako abestien errepaso zehatza.

"Euskal herrian euskaraz", "Aita semeak", "Furra furra", "Tirauki", "Guretzat", "Ostatuko neskatxaren koplak", "Gaztelugatxe", "Mode", "Violetaren martxa", Topa dagigun", "Euskaldun berriaren balada",.......zekulako gozamena!! 2 ordu igaro ostean "Furra Furra" abestia berriz jo zuten, eta argi zegoen himno horrekin bukatuko zela Oskorriren kontzertua, eta bide batez 45 urteko ibilbide paregabea.

Mila esker zuen musikagatik, handiak zarete!!

No hay comentarios: