domingo, 29 de noviembre de 2015

URRUTIREN ERREAKZIOA!!


Partidu gogor eta ikusgarri baten ostean, Mikel Urrutikoetxea da 4 terdiko txapeldun berria. Ez du partida erraza izan. Bere aurkaria, Juan Martinez de Irujo, partido handia egin du, eta hasieratik aurretik joan da markagailuan. 10-20 galtzen joan, eta buelta eman dio partiduari Mikelek. Irujoren gainbehera etorri da. Sake batzuk eraman gabe utzi, zorte txarra erremate batzuetan eta batez ere fisikoki justu xamar iritsi da partiduaren bigarren zatira. Urrutik, arerioaren nerbioak ikusirik, hazi egin da eta 12-0 ko partzial bati esker, bere bigarren txapela lortu du (aurtengo Manomanistarekin, urte borobila gauzatu du).

Pelotari baten zoriona, bestearen amorrua; horrela izaten dira finalak. Biak ezin irabazi eta azkenean gaztearen alde lehia. Handienen artean dago Urruti, eta badirudi urte askotarako izango dela. Zorionak Mikel!!

No hay comentarios: