sábado, 21 de noviembre de 2015

ZER GARA GU NOR GARA GU MELOMANOAK GARA GU!!!


Orain dela 10 urte Peiremans + taldeak estreineko lan bat atera zuen, 5 abestiz osaturiko E-P bat. Bertan pop-rocka uztartzen zuten melodi itsaskorrez beteak. Oraindela hilabete batzuk abesti berriak aterako zituztela esan zuten, eta hori, bira txiki batekin gehituta. 7 kontzertu, eta denetan betekada itzelak. Bistan da, jendeak Peiremans + en gogoa zeukala. Taldeak magia sortzen du eta gustora asko hartuko genuke lan berriren bat hurrengo urteetan (hori beste biraren batekin, noski). Ba gauza da aurreko Igandean bira hontako azken kontzertua jo zutela, Tolosako Bonberenean alegia. Sekulako betekada izan zen. Barruan topera beteta, eta zalego asko kanpoan pantailatik zuzenekoa ikusten. Nik ez dut Bonberenean inoiz hainbeste jendetza ikusi.







Gorka Urbizu ahotsa eta kitarretan (Berri Txarrak, Katamalo); Imanol Ubeda ahotsa eta kitarretan (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean), Marino Goñi mitikoa baxuan (Balerdi Balerdi,....) eta Txiki baterian (Kashbad). Laukotea azaldu zenean eskuzartada itzelak, eta lehen abestia (Joan Ziñen) gure burmuinean nabigatzen. Zuzenekoan gehien harritu zidana Gorka eta Imanolek sortu zuten umore ona (anekdota dibertigarriak kontatuz, adibidez "Radio Maria" edota "Simon Gandariasen bertso batetik ateratako bertsioaren anekdota, Oskorri bera ere aipatuz). Solasaldi hauek kontzertuari berezitasun gehiago eman zion. Gogoratu behar da Peiremans-ek ez dauzkala abesti asko, eta solasaldi dibertigarrietaz aparte bertsioak ere entzun genituela. Weezer-en "Photograph", Sam Cooke-n "Wonderful World" euskaratua (beste momentu epikoa, sare sozialek gugan duten eragina nabarmenduz), Deabruak Teilatuetan-en "Zuentzat" eta "Gaur euria egin du" emotibo bat; eta Katamalo-ren "Betazalak Erauztean".

"Zer gara gu nor gara gu guaytarrak gara gu", "beste zera hori", ...."Bemidji" eta "Zortziak bat" (abesti berriak zuzenean ere klasikoen indarra dutela ederki asko erakutsi ziguten) eta nola ez, "Send Flowers" himnoa. Bukatzeko "Zuretzako hitz ederrak", Bonberenea osoa ahotsetan lagunduaz. Hotzikara ez sentitzea ezinezkoa zen. Txaloak, oihuak, emozioa,...gainezka. Ordu terdiko (gutxigorabera) saioa izan zen, eta ekitaldi mitikotzat bezala daukat Bonbereneako ikuskizuna. Joan ziren eta espero dut laister bueltan egotea!! Beste 10 urte ez dezagula itxaron behintzat!!


P.D: Zalegoaren erantzuna "merchandising" setean ikusi zen, cd eta kamiseten erosketen bitartez. Ikusi arte!!

No hay comentarios: