viernes, 11 de diciembre de 2015

Bonbereneako astebukaera!!


Asteburu hontan badago zer entzun eta ikusi. Bonberean dauden astebukaerako ekitaldiak oso interesgarriak direla aitortu behar da. Bihar, Abenduak 12, Skate festa burutuko da. Graffiti erakustaldia, Skate txapelketa,...eta nola ez, kontzertuak. Nothink taldeak jo behar zuen, baina bere ordez Minor Empires (Juan Blas-en gidaritzapean, Nothink-en bezala) eta Humus izango dira.

Igandean, Anari handiaren bisita izango dugu. Diska berria aurkeztuko dute, eta nola ez, giro aparta espero da!! Aninatu!!