lunes, 28 de diciembre de 2015

URTEA ONDO HASTEKO!!


Hurrengo urtea indartsu hasten da musika arloan. Donostiako Txantxarreka gaztetxean 2 talde handiren kontzertuak ikusteko aukera itzela izango dugu. Bertan Wild Animals madrildarrak (emo, punk, rock..) eta The Smudjas italiarrak (rock, emo,..) izango ditugu nor baino nor. Kaña eta melodia uztartzen duten 2 talde interesgarri. Urtarrilak 3an izango da deialdia eta 5 euroren truk gozamena eta intentsitatez jositako bidaia eskeintzen dizkizu aipatutako bi talde puskak.

Dudak badituzu, ikusi bideoak: