martes, 26 de enero de 2016

KONTZERTUAK BARRA BARRA!!


Aste hontan ere, nola ez, badugu zer ikusi eta gozatu! Hainbat kontzerturen artean 4 aipatuko ditugu. Hasteko, Ostegun hontan, Irunberrin (Andoain), punta puntako 2 kontzertu akustiko. Batetik Occhi di Farfalla bikotea Zarautztik eta bestetik Oldseed kanadiarra. Emozioa eta dizdiraz beteriko saioa izango da. 21:30tan hasiko da zuzenekoa.



Ostiralean, alde batetik kriston ekitaldia Atabal (Biarritz)-en. J.C. Satan, The Rodeo Idiot Engine, Naizroxa eta Monarch nor baino nor. Soinu gogor eta astunak gure belarrien gozamenerako. 20:00etatik aurrera, kaña dosi belgurgarriak entzuteko parada itzela.

Bestetik, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean, Bide Ertzean talde mitikoaren kontzertua izango dugu. 20:00tan, pop-rocka, maixutasunez eginda. 


Igandean ere badago zer ikusirik. Zorroagako Elizan (Donosti), Bill Ryder Jones ingelesak joko du . Artista hau The Coral taldean ibilitakoa da, eta beraiekin batera Perlak Zarautztarrak izango dira telonero bezala. 19:30etatik aurrera gure gozamenerako!!


Informazio gehiago:

No hay comentarios: