domingo, 17 de enero de 2016

MUSIKAZUZENEAN III JAIALDI AKUSTIKOA (2016ko Urtarrilak 10)


Aurreko Igandean ekitaldi bikain bat ikusteko aukera izan genuen. Errenterian (Niessen aretoa) zen hitzordua. Bertan, Musika zuzenean web guneak antolaturiko akustikoa izan genuen. 3. edizioa jada, eta beste biak bezain ona izan zen; nola ez!! Talde batzuk deskubritu genituen, eta denekin zeharo disfrutatu. Talde edo bakarlari bakoitzak 2 abesti jo zituen (bakoitzak bere erara, talde guztiek daukatelako bere xarma eta estilo propioa), areto hipnotizatu baten aurrean. Zalegoak disfrutatu egin zuen, eta txaloak behien eta berriz errepikatu ziren.

Lehenengo artista Eneritz Furyak izan zen. Neska gazte hau Kasernarat taldearen abeslaria dugu, zoritxarrez taldeak laister bere azken kontzertua emango du. Bakarlari lanetan ere ibiltzen da. Ahots berezia eta indartsua izanagatik, ederki asko jorratu zituen 2 abestiak. Emozioz gainezka utzi zuen zalegoa eta batek baino gehiagok kontzertuko harribitxi bezala katalogatu zuen. Haundia Eneritz!

Physis versus Nomos izan zen hurrengo taldea. Beñat Antxustegi da talde honen artista. Hala ere, kontzertu honetan saxo baten laguntza izan zuen. Nere iritziz, ikusiriko talde onenetarikoa, eta bide batez, sorpresa itzela, ez bait nituen ezagutzen.


Ekiza izan zen hurrengoa. Willis Drummond-eko abeslari eta kitarjolea, aski ezaguna rock eszenan. Aurreko urtean bakarkako lan bat kaleratu zuen, eta akustiko honetan defendatu zituen disko horretako 2 abesti eskeiniaz. Ahots xamurra dauka Jurgi Ekizak eta abesti emotibo zein lasaiak jo zituen afizioaren zorionerako. Kriston esku zartak izan ziren haren saioa amaitzean.

Lorea Intxaurrandieta abeslaria atera zen gero eszenatokira. Lezon jaioa, Oarsomusika taldeko kidea da. Kitarra eta ahotsaz baliatuz, hunkitu egin gintuen jotako 2 abestietan. Ahots xuabea, gorputza dardara batean uzten zaituena. Gustora asko egon giñen entzuten.

Occhi di Farfalla lehendik ezagutzen genituen. Aurreko batean ikusi geniten Zarautzen Oldseed kanadiarrarekin (laister Andoainen joko dute bi taldeek) eta izugarria izan zen. Miren (ahotsa) eta Hodei (kitarra, ahotsa) sortzen dute taldea. Letra emotiboak, krikika soziala lagun, eta rock puntu batekin nahastua. Oso ona beraien saioa, nola ez!!

Josu Bergara-ren momentua ere handia izan zen. Bizkaitarra rock, folk edota pop estiloetan murgiltzen da eta bi abesti emotibo zein kritiko eskeini zituen. Batez ere, himno bilakatu beharko lukeen "Herri txiki zahar honetan" jo zuenean. 6 talde hauek bukatu zutenean deskantsu bat egin zen. Zeozer hartzeko, ikusi eta entzundako komentatzeko,..edota haize pixkat hartzeko probestu genuen. Oraindik kontzertu erdia falta zen.....


Bueltatu ginenerako hurrengo artista hasia zen beraren lehen kantuarekin. Iban Urizar-en proiektua, hau da Amorante; hainbat instrumentu jo eta hainbat estiloren nahasketa. Beraren musika definitzea zeharo zaila da. Momentu batzutan arabiar musika datorkit burura, bestetan folklorea, flamenkoa,....."Zugana Manuela" eta "Otoi (mi padre)" abestiak entzuteko parada izan genuen. Indiferente uzten ez zaituen artista. Originala, autentikoa!!

Oarsomusika taldearen partaide, Imanol Carballo izan zen hurrengoa ateratzen. Umore onez bete zuen Nieesen-eko aretoa. Surrealismo punttu bat, irrifarre bat ateratzen zaituena. Lehen notatik zalegoa poltsikoratu zuen, eta haren musikaren partaide izan ere. Azken abestian, denak txaloka Imanolen ahotsarekin nahastuta.

Goliath-ena ere aparta!! David Ondars-ek "hombre-orquesta" formatuann aurkezten da. Kitarra eta ahotsaz gain, sampler, perkusioak, etb....joaz. Lapurdiko artista honek post-rock edota folk-a maixuki nahasten ditu. Hori gutxi balitz, oso motibaturik azaldu zen, eta motibazio hori, publikoan itsatsi zen.

Liher-en txanda. Donostiako Libe Hernando musikaria ezkutatzen da Liher izenaren atzean. Kasu honetan, Iñigo Etxarri-ren laguntza izan zuen kitarran. Ahots xamurra, 2 kitarren indarrarekin nahastu zen, emaitz emotiboak emanaz. Himno kutsakorrak, burmuinean betirako sartzen diren horietakoak eskeini zizkiguten!!


Mikel Uraken-en saioa izugarria izan zen. Seguraski, estiloz, desberdinena bera zen. Loan kañeroetan ibilia, orain bakarka hari da. Bere ahotsa eta kitarra dira protagonistak. Baina bere jarduera indartsuagoa da. Folk, country,...uztartzen ditu, baina abesti ilunagoak dira, sakonagoak. Scott Kelly, Steve Von Till, Wovenhand edota Sun Kil Moon-en emotibitatea eta ahotsean daukan biluztasuna gogora dakarkit. "Neguaren ostean" lan berria aurkeztu zuen, eta "Amildegian" eta "Anabasak aina" himnoak entzun genituen. Artista!!

Jon Basaguren-en saioa izan zen azkena. Izaki Gardenak taldeko partaide da Jon, hala ere bakarka ere ibilia da. Folk, rock edota americana estiloetan murgiltzen da, eta amaiera ezinobea eman zion akustikoari. Txalo zaparrada itzela bukaeran. Baita protagonista guztiak eszenatokian agurtzen zeudenean ere. Musika zuzenean-eko jendeak antolaturiko akustiko hau, aurreko bien ainako handitasuna izan zuen. 

Milesker zuen musika albiste eta musikarengatik!!!

P.D: Argazkiak Unai Huiziren eskutik!!

No hay comentarios: