miércoles, 27 de enero de 2016

PAPEREZKO KONTZERTUAK: MUSIKA ETA LITERATURA


Argazkiak ondo adierazten duenez, aurreko igandean (Urtarrilak 24) burutu zen ekitaldiak sarrera guztiak agortu zituen. Garoa liburudendan (Donostia) izan zen hitzordua eta bertan, Paperezko Kontzertuen barnean, proiektu oso interesgarria ikusteko aukera izan genuen. Saioa hasi baino lehen "lunch" bat liburudendaren kanpoaldean, berriketan kontzertua hasteko irrikitan. Audience taldeak eta Kirmen Uribe idazleak izan ziren protagonistak. Musika eta literatura eskutik helduta, Amerikar kulturaren barnean osaturiko saio interesgarri bat dastatu genuen. Kuriositatea geneukan zer nolako ikuskizuna ikusiko genuen, eta egia esan, oso gustora izan ginen ekitaldi intimo honetan.




Audience-ko bi partaide izan ziren, Ager eta Gaizka Isunza, eta beraien ondoan Kirmen Uribe. Kirmen-ek solasaldi oso interesgarria burutu zuen Norteamerikako idazle eta poetei buruz. Berari influentzia eman dioten artistak: Walt Whitman, Raymond Carver, Siri Hustvedt,....beraien lana aipatu eta artista hoien poemak errezitatu. Nola ez, bere idazle kuttunengatik jasotako influentzei esker sorturiko bere poemak ere entzun genituen. Oso jator azaldu zen eta humore ona izan genuen saio guztian zehar.

Audience taldea beti identifikatu dugu soinu "amerikar"-ra duen formazioa bezala. Wilco, Bob Dylan,...bezalako artisten influentziak bere erara eskeintzen zituztela edo. Kontzertu akustiko honetan Dylan-en "Hurricade", Lou Reed-en "Walk on the wild side" edota "Amerikanuak" soinu bandako abestiren bat entzun genuen. 

Kirmen-en poema bat entzun, eta gero Audience-n abestia segidan. Bakoitzaren estiloak tartekatuz, oso saio gustagarria iruditu zitzaigun. Zalegoak txalo zaparrada nabarmenak eskeintzen zizkien artista haundi hauei, eta modu epiko batean amaitu zuten ekitaldia. Kirmen-en poesia, Isunza anaien muskarekin nahastu zen, eta bide batez, David Bowie-ri homenaldi emotiboa eskeini zioten.

Garoa-n ikusitakoa ez dugu berehalakoan ahaztuko. Milesker kontzertua antolatu eta hain gustora pasa arazi zeniguten guztioi. Kulturari bultzadatxo bat ematea da denen helburua. 

Aupa Paperezko kontzertuak!!

No hay comentarios: