miércoles, 3 de febrero de 2016

EKITALDI EMOTIBOA!!


Aurreko Ostegunean, Urtarrilak 28, kontzertu paregabeak ikusi genituen. Andoaingo Irunberrin zen hitzordua. 21:30 etatik aurrera 2 taldi handi ikusi genituen akustiko moduan. Batetik Occhi di Farfalla bikote Zarauztarra eta bestetik Oldseed Kanadiarra. Kalean eguraldi txarra; tabernan jende gutxi baina musikaren berotasunean gozamenerako tartea izan genuen.


Occhi di Farfalla-ko bikotea izan zen lehenengoa taularatzen. Soilik 3 abesti jo zituzten. Kontzertu intimoa, sakona, emotiboa,...adjetiboak motzak geratzen dira. Ez zen kontzertu luzea izan, hala ere, 3 abesti nahikoak izan genituen beraien kalitatearen berri izateko. "Goazen hemendik maitia" eta "Atzoko egunak" bezalako himnoak entzuteko zortea izan genuen. Miren (ahotsa) eta Hodei (kitarra, ahotsa) -ren taldeak zalegoaren onespena izan zuen txalo zaparraden artean.




Oldseed artista handia da. Bizitza musikan finkatu du, eta bere artea jendearen artean banatzen du. Kanadan jaioa, baino Alemanian bizi da. Hala ere, bira ugari egiten ditu bere musika jende gehienari hel diezaion. Ardoz beteriko edalontzia ondoan, eta kitarra eta ahotsa protagonista bezala. Ordu bat, gutxi gora bera, himno emotiboez osatuak. Abesti bakoitzean ahotsarekin egiten dituen aldaketak ikaragarriak dira. Oso ondo abesten du, baina tonoekin daukan abilezia eta maixutasuna izugarriak iruditzen zaizkit. Taberna ixilean egotea ezinbestekoa da Oldseed-en esentzia guztia ikusi eta entzuteko. Ileak puntan jartzen ez badizkizu, sentimendu gabeko pertsona bat zarela argi dago. Beraren musika perfektua, zuzenean beste osotasun bat irabazten du. Zuzenean bizitzeko esperientzia dudarik gabe. Handia zara Oldseed!! Ea hurrengoan berriz ikusten garen!!

Kontzertu ederrak Irunberrikoak. Pena jende gehiago ez animatzea. Ea hurrengoan taberna melomanoz betetzen den. Beste bat arte!!

No hay comentarios: