lunes, 22 de febrero de 2016

LATZAK ANDOAINGO GAZTETXEKO KONTZERTUAK!!



Badakit berandu xamar nabilela kontzertu honen kronikarekin (Otsailak 7an izan bait zen); baina bertan ateratako argazkiak jarri nahi nituen kronikan. Zoritxarrez ezin izan ditut jarri. Dena dela, egun hortan bizitakoa oso handia izan zen. Sekulako 3 talde ikusteko aukera itzela izan genuen, eta Ostiral euritsu bat izateko, jende dexente hurbildu zen Andoaingo Gaztetxera.


Lehenengo artista, Goliath izan zen. Armendarits (Behe Nafarroa)-tik datorren musikaria dugu. "Hombre orquesta" moduan aurkezten da, hau da, bera bakarrik, instrumento desberdinak joaz. Erritmo batzuk grabatu, eta post-rock edota folk doinuez bustitzen ditu. Akustikoan deskubritu genuen geure zorterako, eta Andoainen zur eta lur utzi zituen bere talentuaz ez zekien edonori. Bere lehen diska aurkeztu zuen, hala ere, 2 bertsio handirentzako tartea aurkitu zuen. Nirvana-ren "You know you're right" eta Berri Txarrak-en "Zerbait asmatuko dugu". Abesti hauek, nola ez, bere formatura egokituaz. Txalo artean agurtu genuen Goliath; ez dadila ikusten dugun azken aldia izan!!




Bigarren kontzertua ez zen ohikoa den taula gainean burutu. Barra eta komunaren artean dagoen ixkin batean jo zuten Killerkume bikoteak. Bizkaitarrak doinu sakon eta surrealistak eskeini zizkiguten, baina kasu hontan, ohikoa baino experimentalagoak. Hau da, noise eta kraut estiloak burutu arren, free-jazz mugimenduan sakondu zuten saioa. Bigarren diskoa laister izango dugu gure artean eta abesti berriak entzun genituen (diodan bezala, jazzeroagoak). Mikel (kitarra) eta Joxean (bateria) beste dimentsio batera transportatu gintuzten, batzuen harridura eta besteen gozamenerako. Distortsioak, erritmo aldaketak, paisai hiperaktiboak momentu lasaiekin tartekatzen, beraien erara egina. John Zorn handiaren influentziak nabariak dira pizti hauen musika unibertsoan. Oso handiak!!


Bala galiziarrak izan ziren azkenak. Hauek eszenatokian jo zuten. V (bateria, ahotsa) eta Anx (kitarra, ahotsa) sortzen dute taldea. Bi neska kañero hauen saioa denen onespena jaso zuen. Hardcorea, punk, rock,....baita stoner- a ere; formazio hau geldiezina da!! Zalegoak gozatu egin zuen. Abestiez gain beraien portaera nabarmenduko nuke. Kontzertuan oso motibaturik, beraien estilo nahasketa erreztasun handiz transmititzea lortu zuten. Saioa handia izan bazen, Kyuss-en bertsioarekin perfekziora iritsi ziren. A zer nolako zuzeneko animaliak. Diztira, karisma eta indarra; hau da, BALA!!


Beste behin, Gaztetxean ikusitako musika sobredosia bikaina izan zen. Ez dadila azkena izan!!

No hay comentarios: