jueves, 3 de marzo de 2016

EMOTIBIDADEZ BETERIKO EKITALDIA!!


Pasaden Ostiralean, Otsailak 26, punta puntako 2 kontzertu ikusi genituen. Dabadaban (Donosti) zen hitzordua. Bertan IZARO eta Alberto Moreno musikariak ziren nor baino nor. Jende dexente ostiral euritsu bat izateko, beraz, giro polita sortu zen aretoan.

Taularatzen lehenengoa IZARO eta bere taldea izan zen. Izaro Andrés mallabiar musikari gazte bat da. Bere ahotsak hipnotizatu egiten zaitu. hori gutxi balitz, bere jarrerak (zalegoarekiko oso harreman irekia eduki zuen) asko transmititzen du. Musikalki estilo asko nahasten ditu. Folk-etik hasi eta rock, swing,...pintzeladak ikusten dira abestietan (Zingira abestia kasuko, swing, pop edota reggae estiloak nahasiz originaltasunez). Euskeraz, gazteleraz nahiz ingelesez abesten du. Karisma handiko musikaria, zalegoaren txaloak jaso zituen abesti guztien bukaeran. "Honey", "Paradise",.....edota kalifornia aipatzen zuen abesti eder bat (kutsu rockerokoa, Low taldea gogorarazi zidana). Saio borobila, eta gertutik segitu behar dugun musikaria. Aupa IZARO!!



Alberto Moreno (ahotsa, kitarra) eta bere taldea (Roman Gil kitarrean; Xavi Muñoz baxuan eta Marcos Junquera baterian) izan ziren hurrengoak. Folk, pop, rock,...emotiboa. Beraien xarma ahotsetan dago. Albertoren ahotsa oso berezia da eta Roman edo Xavi-ren koroekin, beraien soinu propioa sortu dute. 3 ahotsak nahasten dira psikodelia eta emotibidade puntu bikain bat erakutsiz. Standstill edota New Raemon-en nahasketa bat bezala identifikatu genezake, baina Alberto Monteroren taldeak puntu berezi eta bakarra daukate. Abestiak bata bestearen atzetik entzun genituen, ixiltasunez, eta oso gustora. "Arco Mediterraneo" diska berria aurkeztu zuten, eta kontzertu emotibo honetan, "Cuando el aire resuena", "En la ciudad de la luz" edota "El sol" bezalako himnoak entzun genituen. Oso handiak!!

Beste behin, Dabadabako agendak ez zuen huts egin. Beste kontzertu batean ikusiko dugu elkar!!