viernes, 18 de marzo de 2016

JP IRABAZI ARTE!!



JP Lohian & Klonen Klana. Aurreko urtean musika arloan izan genuen sorpresa positiboena. Eta zer da JP Lohian & Klonen Klana? Oraindik bere musika zoragarrian murgildu ez bazara, esan, JP Lohian-en munduan Joseba Ponce musikaria dagoela. Dut, kuraia, Lisabö,....bezalako talde pusketan ibilitakoa. Ponce-k disko osoa egin zuen, instrumentu guztiak grabatu, eta sekulako arte lana burutu zuen. Esan bezala, aurreko urteko "harribitxia" bilakatu zen bere estreineko lana. Horregatik, Otsailean jakin genuen bira bat egingo zuela, eta zuzenean nola izango zen galdetzen nion neure buruari. Gure zoriontasunerako, musikari bikainez bete du taldea. Hau da, Joseba-z (kitarra, ahotsa) gain: Karlos Osinaga (baxua), Galder Izagirre (bateria), Gorka Sesma (kitarra) eta Libe Garcia de Kortazar (organoa). Kriston ekipoa!!

Ba aurreko igandean, sorpresa moduko kontzertu bat eman zuten Hondarribiko Psylocybenea mitikoan. Hara abiatu ginen, eta aretoa lepo lepo, melomano eta musikariez beteak. Gogoa, musika gosea nabaria zen. Taldearen estreineko zuzenekoan ginen, eta urduritasunaren menpe geunden, zuzenekoa noiz hasiko. Honako batean taldea azaldu zen aretora, zalegoaren txaloen artean.

Beraien estraineko diska aurkeztu zuten, eta zuzenean ikaragarrizko indarra daukate abesti hauek. "Alperrik da apaintzea" himnoarein hasi zuten. Urduri, baina motibaturik, taldeak sekulako emanaldia burutu zuen. Ezinezkoa beraien erritmoen menpe ez egotea. Zuzenekoak erritmo itogarrian murgildu gintuen, melodi itsaskorrak hipnotizatzen gintuen bitartean. "Kantu itsaskorra", "Lobby hilobi", "Ez eguna", "Beldurra",......ufff, txapela kentzeko modukoa.

Eszenatokitik joan ziren, txalo, oihu eta garraxien artean. Baina, zorionez, laister bueltatu ziren eta rockeatzen jarraitu zuten. Diskotik kanpo geratu ziren abesti batzuk jo zituzten (pena diskoan ez egotea, sekulako abestitzarrak bait dira) eta Libe-ren diskoan Ponce-k sorturiko abesti bat ere.

Mundiala. Ezinda hitzekin deskribatu ikusi eta bizitakoa. Gazreszenan berriz ikusteko irrikitan nago, eta bide batez, proiektu honek jarraipena izan dezan gustatuko litzaidake. Eta orain, klasiko bihurtu den hitz batzuekin agurtuko naiz. JP, IRABAZI ARTE.